Jarduerez betetako asteburua izan da pasa dena Astindu dantza elkarteko kideentzat. Ostiral arratsaldean argazki erakusketa zabaldu zuten Oxford aretoan, eta dantza egiteko aukera ere izan zuten irekiera ekitaldian. Igandean, berriz, munduko erritmoekin dantza egiteko aukera izan zuten.
Astinduk hilero antolatzen ditu doako ikastaroak, eta oraingoan munduko dantzak ezagutu eta lantzeko aukera izan dute. Kofradiako plazatxoan egin zuten igandean saioa, Aitor Aizpuruaren aginduetara. Para bat ordu iraun zuen jarduera, eta irakasleak bere lana amaitu zuenean oraindik dantzan jarraitu zuten, gustura, Astinduko kideek.