Dokumentuaren akzioak
Eguzki berriaren iragarle

Oporrak hartu aurretik badira gabon kutsuko jarduerak eskoletan ere, eta haur asko joango dira etxera Olentzero eta Mari Domingi agurtu eta gero. Baina horretarako aukerarik izan ez dutenek, eskolatik kanpo izango dute bi pertsonai horien konpainiaz gozatzeko aukera.
Gabonetako ekitaldi ofizial horien zerrenda luzea da, eta Goierrin, Zaldibiako herritarrek irekiko dute gaur bertan. Goizean, eskolatik kanpora aterako dira Olentzero eta Mari Domingi, haurrak eta inguratzen diren guztiak agurtzera. Ausa Gaztelu guraso elkarteak eta Lardizabal Herri Eskolak antolatutako ekitaldia da, eta Olaldeko parkean izango da. Ezkioko umeek ere badute antzeko hitzordua, bihar 18:30ean, eskolako kantxan.
Gainerako herrietan, abenduaren 24an izango dira hitzorduak. Aipagarriak dira helburu solidarioa duten diru eskeak. Besteak beste, Altzagan, Aspanogi elkarteari emango diote bildutako dirua, eta Zerainen, parte bat Sare elkartearentzat izango da.
GAUR
- Zaldibia. Olentzero eta Mari Domingi, goizean, Olalden.
BIHAR, LARUNBATA
- Ezkio. 18:30, Olentzero eta Mari Domingi, eskolan.
ABENDUAK 24, ASTEAZKENA
- Altzaga. 15:00, kantu eskea. 18:30, Olentzeroren etorrera.
- Arama. 09:00, kantu eskea.
- Ataun. Goizetik, baserrietan kantari San Martin, San Gregorio eta Aian. 15:00, herriguneetan, San Martingo Kalostratik eta San Gregorioko plazatik abiatuta.
- Beasain. 12:00, Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria, Loinazko San Martin plazan. 18:00, gabon eskea, Zapatari kaletik.
- Ezkio. 08:30, gabon eskea.
- Gabiria. 08:30, kantu eskeak, egun osoan: Osinalde elkartea, Balentzategi herri eskola, Murua familia eta Aztiria auzokoak.
- Gaintza. 17:00, kantu eskea, plazatik hasita.
- Idiazabal. 10:30, gabon eskea. 19:00, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.
- Itsaso. 09:00, etxez etxeko erronda.
- Itsasondo. 09:45, plazan argazkia eta erronda. 11:30, Arbelaitzen, hamaiketakoa. 13:00, Olentzero eta Mari Domingi, udaletxean.
- Lazkao. 17:30, Olentzero eta Mari Domingirekin kantuan, musika eskola eta Oin Arin dantzariekin batera.
- Legazpi. 10:30, Goiz Deia eta Doinuakoko txistulariak Santikutz egoitzara bisitan, Olentzero, Mari Dominigi, udal korporazioa eta LH 5 eta 6ko ikasleekin. 11:00, ikasleen erronda, Laubidetik. Eguraldi txarrarekin, 12:00etan Azokan. 17:45, Goierri tabernatik Gernika plazara, Lekanazpiren erronda. Bazkalondoan, Brinkolako erronda baserrietan.
- Legorreta. 10:00, Gaztetxetik presoen alde kantari; 10:30, Ugaroko ikasleak kantari, Olentzerorekin; 12:30, gabon kantak Elekun abesbatzarekin, kalean; 17:30, Olentzeroren opari banaketa, elizan; 18:00, Bide-Gaindik presoen alde kantari.
- Mutiloa. 09:30, plazatik, Gabon eskea, kale eta baserrietan. 18:00, Olentzeroren etorrera eta mokadutxoa, plazan.
- Olaberria. 09:00, gabon kantak, plazan. 12:30, Olentzero eta Mari Domingiri harrera, udaletxean.
- Ordizia. 12:00, Plaza Nagusian, Olentzero eta Mari Domingiren ekitaldia; 16:00, karroza auzoetan; 17:30, Tximistatik irtenda, desfilea dantzari, bertsolari, txistulari, trikitilari, abesbatza eta errumaniar komunitatearekin. Amaiera plazan, Burrunbazale txarangarekin.
- Ormaiztegi. 09:00, baserrietan errondak; 10:30, familien gabon kantak; 18:30, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera; 20:00, gabon kantak.
- Segura. 11:00, Guraso Elkartearekin, kantu eskea plazan; 18:00, Lastalan su-piztea, Madalenan harrera Olentzero eta Mari Domingiri, plazan haur jaio berriei ongietorria, eta dantzari eta koruaren emanaldia.
- Zaldibia. 08:00, kantu eskea etxerik etxe, Zubiburu elkartetik; goiz eta arratsaldez, eta bazkaria. 11:00, Lardizabal eskolaren kantu eskea, kalean.
- Zegama. 11:00, haurren erronda, Guraso Elkartearekin, Olaranetik abiatuta, Toberako trikitilariekin. Gazte Herexak bazkaria, eta ondoren baserrietan kantari. 18:00, Olentzero eta Mari Domingirekin Gabon eskea Olaranetik. 20:00, amaiera Ostatuan, abesbatza eta dantzariekin.
- Zerain. 08:45, autobus geltokitik irtenda, helduak kantu eskean etxez etxe, Gazte Taldeak eta OA Kultur Elkarteak antolatuta. 09:30, Basarte guraso elkartearekin, haurren kantu eskea plazan, 11:00etan Ostatun eta 14:00etan Mandion. 19:00, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera plazan.
- Zumarraga-Urretxu. Goizean, ikastetxeetako haurrak kantari. 18:00, Goiargi abesbatza. 18:30, Eguberri, eguzki berri, kalejira Zelai Ariztitik. Gernikako Arbola plazan ongietorria su berriari.
Dokumentuaren akzioak


