Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eguraldiak ez ditu sanpedroak zapuztu

Dokumentuaren akzioak

Eguraldiak ez ditu sanpedroak zapuztu

Lekeition Kaxarranka lekuz aldatu behar izan zuten euriagatik, baina jai giroa nagusitu da herri eta auzoetan.
Egilea
Mikel Reina Barros
Komunikabidea
Hitza
Tokia
Lekeitio
Mota
Albistea
Data
2024/07/01
Lotura
Hitza
Kaxarranka Unai Urkiagagaz lehen aldiz Lekeitioko Kaxarranka. Argazkia: Lekeitioko Udala.

San Pedro jaietan ohiko egitaraua nagusitzen da, ez da egoten aldaketarako tarte askorik: tradizioa. Asteburuan gogotik ospatu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikuko hainbat herri eta auzotan. Jai giroa San Pedro Egunean bakarrik ez, bezperan eta ostean ere elkartu dira.

bertso pilota saioa Berriatua

Argazkia: Berriatuko Udala.

Hain zuzen ere, Berriatuan joan den eguenean [ekainak 27] eman zioten hasiera Berritxu Sariagaz, non Haira Aizpurua nagusitu zen. Barikuan [ekainak 28] Umeen Eguna ospatu zuten. Asteburuan jaiak jarraipena besterik ez du izan. Hori bai, Berriatuan bai sartu nahi izan dituztela aurten berritasunak. Iaz lehen aldiz lehen bolo txapelketa herrikoia egiten zuten, eta aurten Bizkaiko Bolo Txapelketako parte izan zen zapatukoa. 50 pertsona inguruk parte hartu zuten. Hutsik egin ez zuenak tortilla eta entsalada txapelketa izan zen, 190 herritar inguru elkartu ziren frontoian. Mugitu barik, “erabateko arrakasta” izan zen Bertso Pilota saioa. Agian urteetako etenaren ostean hainbesteko parte hartzea izan ez zuena mus eta briska txapelketa izan zen.

Lekeition ere bezpera egunean hasi zituzten jaiak. Egun handia, ordea, San Pedro Eguna da zalantza barik. Azken orduan moldaketak egin behar izan zituzten eguraldiagatik. Unai Urkiagak lehen aldiz dantzatu zuen Kaxarranka, baina ez ohiko lekuetan. Euriagatik kofradia barruan eta elizpean dantzatu behar izan zuen. Emakumeen aurreskua ere, plazan egin beharrean, elizpean dantzatu behar izan zuten Etorkizuna dantza taldekoek.

Lekeitioko danborrada

Lekeitioko danborrada. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Markina-Xemeingo Barinaga auzoan ere “giro ederrean” ospatu dituzte sanpedroak. Herri bazkarian 70 lagun elkartu ziren eta pilota, briska eta hiru txirlo txapelketek ere askotariko herritarrak erakarri zituen. Ziortza-Bolibarreko Arta auzoan ere giro herrikoian ospatu dituzte jaiak. San Pedro Egunean Artako XI. Briska Txapelketa jokatu zuten. Domekan [ekainak 30], berriz, musika izan zen nagusi, baina mota askotakoa. Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldeak emanaldi bikaina eskaini zuen. Gero, Nerea Ibarzabalek eta Onintza Enbeitak bestelako doinuak erabili zituzten bertsotan eta asteburua Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañagaren trikitixa musikagaz agurtu zuten. Mutrikun, berriz, itsasoan desagertutako arrantzaleei omenaldia egin zieten zapatuan, Kofradia Zaharrean.

 

 

 
 
 
 
 
 
 
Lekeitio.
Lekeitio.
Lekeitio.
Lekeitio.
 
Mutriku.  
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio

Lekeitio

 

Dokumentuaren akzioak