Dokumentuaren akzioak
Eguraldia lagun, giro ezin hobean amaitu dira Ihoteak
Intxixuak eta sorginak itzuli dira Kataxulora, Aiako Harrira
Eguerdi partean mutxikoek hartu zuten Doneztebe plaza eta makina bat dantza ikusteko parada eskaini zuten. Ordurako plaza ikuslez gainezka zegoen.
Arratsaldean, berriz, Intxixuek eta Sorginek hartu zuten berriro protagonismoa. Dantza saio ederrak ikus zitezkeen suaren inguruan. Suzko akerrak eman zien despedida Ihoteei.
Aurtengoak bukatu dira. Hiru egunez herriko nagusiak izan dira intxixuak, sorginak eta zaku jan-tziak. Ihote taldeak lan eskerga egin du beste behin ere eta aurten ere Ihote magikoak antolatu ditu, herritarren gozamenerako. Dagoeneko heldu den urteko Ihoteekin pentsatzen hasiak izango dira.
Dokumentuaren akzioak