Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eguraldi hotza baina giro goxoa izan zuten Arraiozko inauterietan

Dokumentuaren akzioak

Eguraldi hotza baina giro goxoa izan zuten Arraiozko inauterietan

Ortziralean gazteak baserriz baserri eta haurrak eskolako ospakizunean ibili ziren; larunbatean, berriz, gazteak etxez etxe eta haurrak Urrutiako plazan ibili ziren

Otsailaren 9an eta 10ean, eguraldi hotza inauteri giroaren bidez goxatu zuten Arraiozko inauterietan. Ortziralean, ostatuan gosaltzea aurreikusten bazuten ere, azken momentuan herriko elkartean egin behar izan zuten. Bapo gosaldu ondotik, herriko hiru baserri bisitatu zituzten herriko 14 neska-mutilek. Ortzirala afari ederra eginez borobildu zuten.
Egilea
Ttipi-Ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Arraioz
Mota
Albistea
Data
2018/02/13
Lotura
Erran

Bien bitartean, haurrek eskolako ospakizunaz ospatzeko aukera izan zuten. Biharamunean, gazte andana bildu zen 15 etxetan barna etxez etxe ibiltzeko. Guztiek mozorroa jantzita, kanta zaharrak kantatuz, pasatu zuten eguna. Ondotik, jokoak ere egin zituzten, irriz lehertu zirelarik. Haurrek Urrutiako plazan zuten hitzordua. Bertan txokolatea edan zuten. Iluntzean su artifizialez gozatu zuten. Eguna bukatzeko Batzartegian afaldu zuten, inauteriak heldu den urtera arte agurtuz.

Eguraldi hotza baina giro goxoa izan zuten Arraiozko inauterietan - 1

Eguraldi hotza baina giro goxoa izan zuten Arraiozko inauterietan - 2

Eguraldi hotza baina giro goxoa izan zuten Arraiozko inauterietan - 3

Eguraldi hotza baina giro goxoa izan zuten Arraiozko inauterietan - 4

Eguraldi hotza baina giro goxoa izan zuten Arraiozko inauterietan - 5

 

Dokumentuaren akzioak