Egunkariaren aldeko jaialdia gaur gauean Plaza Zaharrean

Hedabidea
Diario Vasco
Lekua
Tolosa
Mota
Albistea
Data

Aurkezle lanetan Aitor Elduaien dugula, parte hartuko dute, besteak beste, Udaberri eta Alurr dantza taldeek, Katixa Perearen dantza tailerrak, eta Agata Gipuzkoako Tangozaleen Elkarteak. Dan-tzarekin batera, aukeratutako testuen irakurketa egingo dute Juan Kruz Igerabide, Elena Baraibar, Arantxa Iturbe eta Xabier Usabiagak. Gainera, Poxpolo eta Mokolo pailazo bikotearen emanaldia, Juani Obono-ren abestiak eta Egunkariaren adiskide kanpotarren errezitaldia ere izango da. Langileekin elkartasuna adierazteko, eta datorren proiektu berriari babesa agertzeko antolatutako jaialdia izango da. Sarrera doan.