Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Egun osoko egitaraua antolatu dute larunbatean Anoetan egingo duten Dantza Soka Egunerako

Dokumentuaren akzioak

Egun osoko egitaraua antolatu dute larunbatean Anoetan egingo duten Dantza Soka Egunerako

Goizean puska biltzea egingo dute baserriz baserri eta egunean zehar emanaldiak eta erromeria izango dira

Dantza Soka Eguna ospatuko dute larunbatean Anoetan. Egun guztiko jaia antolatu dute anoetarrek, azken urteetako ohiturari eutsiz.
Egilea
M.S.S.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Anoeta
Mota
Albistea
Data
2015/02/05
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Duela zenbait urte hasi ziren Anoetako gazteak Dantza Soka Eguna antolatzen. Iñauterien aurreko asteburuan egin ohi duten festa da, jendaurrean dantzak eskaintzeko.

Herriko gazteek Dantza Soka Eguna berreskuratu zutenetik, urtez urte errepikatu egiten da jardunaldiaren egitaraua, eta aurten ere antzekoa izango da. Dantzariak goizean goiz elkartuko dira larunbatean herriko plazan jarraian baserrietara dan-tzatzera joateko. 8.30ean jarri dute hitzordua. Baserri bakoitzean axeri-dantza, arin-arina eta fandangoa dantzatuko dituzte.

Eguerdian, 13.00etan, plazara itzuliko dira denak batera dantza egiteko. Goizez eta arratsaldez dantzatu beharrean, ekitaldi bakarra eskainiko dute eguerdian. Aurtengoan nesken txanda izango da. Ohi den moduan, une polita eta hunkigarria izaten da.

Bazkalorduan dantzari guztiak elkarrekin Kuku elkartera joango dira babarrun jana egitera, 14.30ak inguruan. Arratsaldean, 18.00etatik aurrera, Anoetako Anitz dantza taldeak bere emanaldia eskainiko du plazan.

Egunari amaiera emateko, 18.30ean, erromeria izango da eta denek dantzatu ahal izango dute Trikibeltz! dantza taldearen trikiti doinuekin.

Ohi den moduan, egitarauaz gain, alde batetik, taloak dastatzeko aukera izango dute hurbiltzen diren guztiek eta, bestetik, Anitz Anoetako Dantza Taldearen materiala jarriko dute salgai plazan, 12.00etatik 14.00etara, eta 18.00etatik 20.00etara. Herritarrak animatu dituzte parte hartzera.

Egun osoko egitaraua antolatu dute larunbatean Anoetan egingo duten Dantza Soka Egunerako.

Egun osoko egitaraua antolatu dute larunbatean Anoetan egingo duten Dantza Soka Egunerako. (Anoetako Udala)

Dokumentuaren akzioak