Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Egun handiak ez zuen hutsik egin

Dokumentuaren akzioak

Egun handiak ez zuen hutsik egin

San Roke Egunak giro bikaina sortu zuen Deban, Mariñel Eguna iritsi aurretik

San Roke Eguna ospatu zen atzo. Jaietako jardunaldi handiena. Ekintza ugari antolatuta zeuden eta jendea kalera atera zen, nahiz eta egun berotsua izan. Giro paregabea berriro lagun, haurrek eta helduek primeran pasa zuten. Kaleak bizilagunez gainezka izan ziren, denak egun alaia pasatzeko prest.
Egilea
Ion Fernandez
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Deba
Mota
Albistea
Data
2012/08/17
Lotura
Diario Vasco

 

Gure Kai Taldeak ikuskizuna eskaini zuen ermitan, eta eskatu zuten datorren urterako ea eurekin neskak animatzen diren dantzatzera. Txalo ugari jaso zituzten dantzariek euren ekitaldia bukatu ondoren. San Roke Egunean ezinbestekoa da ermitara joatea prozesioan. Han meza entzun zen, baina Debako parrokoak ez zuen eman, gaixorik bai-tzegoen.
Arratsaldean ekimen ugari eta gustu guztiak asetzeko modukoak. Txikiek Bapatean Zirko taldearen antzezlana ikusi zuten; ordu berean, karpan, bertsolariek euren trebetasuna erakutsi zuten. Azkenik, lehenengo zezenketa aurrera eraman zen, eta 'Lajartijo' toreatzaileak belarri bat eraman zuen. Plaza jendez gainezka zegoen.
Mariñel Eguna gaur
Mariñel Eguna ospatuko da gaur. Goiz lasaia izango da, baina arratsalde entretenigarria espero da herrian hainbat ekintzarekin. Musikak berriro kaleak beteko ditu eta erromeriak bizilagunen parte hartzea jaso-tzea espero du.
Kardantxulo kantuarekin hasiko da jardunaldia. Gure Kai Dantza Taldeak ez du egun honetan atsedena edukiko eta Jorrai dantza eskainiko du txistularien laguntzari esker. Goizari amaiera emateko zezenak izango dira kaleetan.
Karpan beste bazkari herrikoia antolatu da. Gero, denak portura hurbilduko dira eta bizilagun asko uretan sartuko dira. Kukaña eta baltsa jaitsiera jendea prestatu dira. Arratsaldea amaitzeko ekimen berezi bat prestatu da, Irrintzi Lehiaketa. Azkeneko momentu hauetan Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak ere arituko dira. Gauean, berriro, kontzertuak izango dira.
Deba eta Kanbo
Sanrokeek Deba eta Kanboren arteko adiskidetasuna ospatuko dute bihar. Hango dantzariak eta gaztetxeko kideak bertan izango dira. Era berean, joan den igandean, Debako Udal Ordezkari politikoak, Gazte Asanbladako partaideak, Dantza Taldea eta Elektrotxaranga beren jaietan izan ziren eta «harrera paregabea izan genuen, baita gure arteko giroa ere».
Hau ez da kasu bakarra izan. Urtean zehar, bi herrien artean harremanetan egon dira eta ekimen ezberdinak burutu dira: Burdin Kurutz elkarteak mendi irteera antolatu zuen, Haitz Haundi taldeak erakusketa bat aurrera eraman zuen Frantziako herrian, eta bi herrien haurrek bestean egun batzuk pasa zituzten. «Gure asmoa, aurrera begira, beste elkarte kultural eta kirolekoak elkarlana eta anaitasuna lantzea da eta horretarako bideak lantzen eta ireki-tzen joango gara», azpimarratzen dute Udaleko arduradunek.
Deba eta Konboko herriek orain dela 12 urte anaitasun hitzarmena izenpetu zuten. «Guretzat, herrien arteko lotura oso garrantzitsua da, izan ere, edozein herrientzat beti da aberasgarria bakoitzaren esperientziak zabaltzea eta konpartitzea», adierazi dute Udaletik. «Horregatik da garrantzitsua eta aberasgarria esperientzien trukaketa. Zatiketa administratibo guztien gainetik eta herri gogoari esker, lortu dugu lotura hori mantentzea. Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean harreman estuak eduki behar ditugu, herri bat garelako eta hizkuntza bera dugulako», azaldu dute.

Egun handiak ez zuen hutsik egin

Ermitara egindako prozesiora jende asko hurbildu zuen

Egun handiak ez zuen hutsik egin

Goizeko ekintzek, Gure Kai Taldearen ikuskizunak eta prozesioak, jarraipen ona eduki zuten.

 

 

Dokumentuaren akzioak