Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Egun handia: San Pedro

Dokumentuaren akzioak

Egun handia: San Pedro

Azken ordutan makina bat alditan begiratu dute eguraldi iragarpena altsasuarrek.

Altsasuarrek egutegian urte hasieratik begiz jota duten eguna iritsi da: garagarrilak 29a, San Pedro eguna. Altsasuko kuadrilak aurreko egunak guztia prestatzen egon dira, Sanpedrozelaira iristean dena eskura izateko. Izan ere, askok eta askok, hariztirako bidea goizter asko hartuko dute. Udalak, berriz, 10:00etan hartuko du harako bidea, herriko txistularien doinuak lagun dituztela. Haiek iristen direnerako gosaltzen ariko dira asko. Udalak 10:45ean auzatea eskainiko du. Zortzikoa ere dantzatuko da.
Komunikabidea
Guaixe
Tokia
Altsasu
Mota
Albistea
Data
2017/06/29
Lotura
Guaixe

Ermitan meza den bitartean altsasuarrak mahaiak prestatu, suak piztu eta bazkarirako jakiak prestatzen hasiko dira. Eguerdian zortzikoa dantzatuko da eta espetxeratutako hiru gazteak gogoan izanen dituzte. 14:30ean, mahaira eseriko dira. 17:00ak aldera, udalbatzak zelaian dauden herritarrak agurtuko ditu. Puruak banatu ondoren, alkateak zortzikoa dantzatuko du. Merenduen ondoren, herrirako bidea hartuko dute altsasuarrek. Plazan Joselu Anaiak taldeak eskainiko du dantzaldia, 20:00etatik 1:00etara.

Oharrak
Altsasuko Udalak gogorarazi du festa egunetan, urte guztian bezala, etxeko eta familiako ardurak partekatu beharra daudela. Sexu erasoen kontrako jarrera azaldu dute udaletik eta gogorarazi dute ezezkoak ezetz esan nahi duela beti. Udaletik jakitera eman dutenez, gaur debekatuta dago errepide bazterrean aparkatzea, Basamuturretik Urdiaindik heldu den errepideko bidegurutzeraino. San Pedro zelairako sarbidea 10:30etik aurrera itxita egonen da. Ibilgailuak, Dantzalekuko igerileku ondoan eta goiko futbol zelaian uzteko aukera izanen da. Festa-gunera Urdiaindik joan beharko dute 10:30etik aurrera autoz joan nahi dutenek. Salbuespen bakarra mugikortasun mugatua duten pertsonak izanen dira.

Ingurumena zaintzeko dei bereizia egin du Altsasuko Udalak, guztia joaterakoan bezain garbi uzteko eta behar bezala babesteko. Horregatik, zelaian barna jarritako edukiontziak eta kontainerrak erabiltzeko deia egin du. Baita suak partekatzeko ere. Udaletik eskatu dute suak zuhaitz txikien ondoan ez egiteko. Edalontzi birziklatuak erabiliko dira zelaian jarritako barraketan eta arduraz kontsumitzeko gomendatu du. Ohi bezala, komunak ere jarriko ditu udalak. Bestetik, udalak suziriak, petardoak, kristalezko objektuak ziztatzailea eta sukoiak diren elementuak eramatea debekatu du.

Egun handia: San Pedro

Dokumentuaren akzioak