Dokumentuaren akzioak
"Egun berezia" izan da Busturialdeko Dantzari Txikien Eguna
Argazkia: Txebi Arriaga.
11:15etaneman zioten hasiera ekitaldiari, Montorre Eskolan, eta 11:45etan kalejirari ekin zioten parkerako ibilaldia eginez. Dantzari dantzako umeek eman zioten hasiera ekitaldi nagusiari, agintariena, ezpata txikia, binangoa eta txotxongiloa dantzatuz. Jarraian, agurra eta Bizkaiko zinta dantzaren txanda izan zen, eta, aurreko urteetan egin bezala, marmutx, txulalai eta zapatainegaz segitu zuten. Ziegoko dantza eta txantxo dantzagaz jarraitu zuten emanaldia. Makil txiki zaharra eta xoxo dantza egin eta gero, gorulari ere dantzatuko dute, Gaztelugatxeko martxagaz amaitzeko.
“Egun berezia”
Atzo bezalako egunak “ohiturak mantentzen laguntzen” duela azalduz, horrelako ekitaldiak egiten jarraitzea “beharrezkoa” dela gaineratu dute, gainera, Artie Dantza Taldeko monitoreek. “Gero eta dantzari gutxiago daude. Lehen, dantzetara joaten ez zena arraroa zen; orain, ordea, kontrakoa pasatzen da. Beraz, atzo bezalako egunek, haurrek (dantzariek) urte guztian zehar egindakoa plazaratzeko tartea ematen dute, herriko taldetik haratago, eskualdeko beste hainbeste dantzari gaztegaz gozatuz”, azaldu dute. Orokorrean, “egun berezia” izan ohi da. Berezia bezain beharrezkoa.
Argazkiak: Txebi Arriaga.
Dokumentuaren akzioak