Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eguerdiko hamabietan, ohi baino lehenago, hasiko da domekan karnabaletako dantza

Dokumentuaren akzioak

Eguerdiko hamabietan, ohi baino lehenago, hasiko da domekan karnabaletako dantza

Egilea
Joseba Lezeta
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2005/02/03

Meza hamaiketan, eta ez hamaika eta erdietan, hasiko delako aldatu da saioaren ordua. Santa Ageda ospatuko dute domekan Galartza auzoan, han meza emango da ordu bata inguruan eta horrek eragin ditu aldaketok.



Egitaraua gertu du Oinarinek. Goizeko hamarretan dantzarien kalejira izango da. Azken urteetan bezala, bi talde irtengo dira, bakoitza norabide batean. Sorgin dantza egingo du talde batek, hartza, tximinoa eta domadorea lagun izango dituenak, eta Luzaideko polkak, besteak. Ordubetez, gutxi gora behera, kalez kale ibiliko dira.



Ondoren, eguerdiko hamabietan, Herriko Plazan eskainiko dute saioa bi taldeok eta umez osatutako beste zenbaitek. Honako piezak egingo dira: Txantxoak, Makil txiki mistoa, Zazpi jauzi, Zapatagin dantza, Gorulari, Luzaideko polkak eta Sorgin dantza.



Gero, arratsaldeko ordu bietan bazkarian bilduko dira dantzan parte hartukoak, nagusiak behintzat. Aurten, soziedadeetan lekurik ez eta Leku Berri jatetxean izango dute bazkaria. Berrogei bat lagun bilduko dira.



Entseiutan hasiak dira batzuk. Sorgin dantzakoak, ez, baina zapatu goizeko hamar eta erdietan, saioiaren bezperan, egingo dute saio bakarra.

Dokumentuaren akzioak