Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eguerdiko aurreskurik ez agintarientzat

Dokumentuaren akzioak

Eguerdiko aurreskurik ez agintarientzat

Egilea
Mailo Oiarzabal
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2006/08/02

Protesta jarrera izan zen Itsasikoena, kuartel zaharra bota egin behar dutela-eta lokal aldaketarekin darabilzkiten gorabeherak tarteko direla. Taldeko kideak plazara hurbildu ziren berez dan- tzaldia eskaintzekoa zuten orduan, baina kalez jantzita, eta emanaldia bertan behera uzteko beraien arrazoiak agertzen zituen idatzia banatu zuten han zeudenen artean. Agintariak ordurako udaletxera igoak ziren, eta beraiei ere jakinarazi zieten aurreskurik ez zela izango.

Aipaturiko idatzian, udalak oraindik lokal berrira aldatzeko datarik jarri ez eta «honen inguruko informaziorik» ere ez diela eman diote. «Berririk jaso ezean, une oro garbi eduki dugu, gure lokala kuartel zaharrean koka- tzen dena dela», diote dantza taldekoek, baina «orain dela egun gutxi ordea, gure harridurarako, bigarrenez lokala hesiz inguraturik» aurkitu zutela. Jesus eta Maria komentuan lokal berria egokitzen ari zaie Udala Itsasikoei, baina bertako lanak guztiz bukatu gabe daude oraindik. «Han ezin dugu entseatu -zioten atzo taldekoek-, eta kuartelean ezin garenez sartu, tokirik gabe gaude». Egoera hori salatu asmoz hartu zuten, beraz, atzo eguerdiko saioa ez egitearen erabakia, beraien helburua oztopoak jartzea ez dela nabarmenduz, «gauzak behar diren bezala egitea eta bakoitzak harturiko konpromisoak errespetatu eta betetzea baizik».

Harrituta eta minduta

Udal ordezkariak ezustean harrapatu zituen Itsasikoen erabakiak. Harrituta eta minduta ageri zen Aitor Gorrotxategi Kultura zinegotzia. Kuartelean hesiak «lapurretak eragozteko» jarri direla argitu ostean, lokalarena bideratzeko «ahalegin guztiak» egiten ari direla nabarmendu zuen. «Huts egin badugu, lehen ere eskatu genien barkamena», gaineratu zuen Gorrotxategik.

Dokumentuaren akzioak