Dokumentuaren akzioak
Eguenean banatuko dituzte Abadiño Sariak
Sei herritarren "kalitate profesionala eta humanoa" aitzatetzi eta omendu gura dute Abadiño Sariekin: Aitor Martinez pilotuak; Ander Iturraspe futbolariak; Ainhoa Urien idazle gazteak; Atxarte pilota eskolako Toribio Irazolak; eta Iluntze eta Talde Batuak herriko dantza taldeek jasoko dute saria.
Iaz Abadiño Saria jaso zuten herritarrek eta udaleko ordezkariek erabaki dute aurtengo sarituen zerrenda. Jose Luis Navarro alkateak prentsaurrekoan adierazi duenez, "zorionez, errekonozimendua merezi duen jende asko daukagu herrian".
Aurreko urteetakoa lako ekitaldia antolatu dute sari banaketarako: abesbatzak parte hartuko du, sarituei eginiko elkarrizketak eskainiko dituzte bideo batean, eta kantuak tartekatuko dituzte, besteak beste. Abenduaren 20an, Errota kultur etxean egingo dute sari banaketa ekitaldia.
Dokumentuaren akzioak