Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Egoitza artistikoen programarako deialdia egin du D8 Sorkuntza Faktoriak

Dokumentuaren akzioak

Egoitza artistikoen programarako deialdia egin du D8 Sorkuntza Faktoriak

Dantza proiektuen eskaerak uztailaren 15era bitarte egin behar dira.
Komunikabidea
Gaztezulo
Tokia
Bizkaia
Mota
Albistea
Data
2023/06/15
Lotura
Gaztezulo

Egoitza artistikoen programarako deialdia egin du D8 Sorkuntza Faktoriak

D8 Sorkuntza Faktoriak egoitza artistikoen programarako deialdia egin du, Bizkaian dantza-proiektu berrien sorrera, garapena eta zabalkundea sustatzeko asmoz. Hautatutako proiektuek egonaldi artistikoa egingo dute D8 Sorkuntza faktoriaren Bilboko egoitzan.

Konpainia edo talde egonkorrak, banakako proiektuak edota proiektu baterako berariaz sortutako kolektiboak aurkez daitezke deialdira.

Egonaldiak D8 Sorkuntza faktoriaren instalazioetan gauzatuko dira irailetik aurrera eta gehieneko iraupena bi astekoa izango da. Hautatutako  proiektuek astelehenetik ostiralera izango dute lan-espazioa, 09:00etatik 17: 00etara. Ordutegi horretatik kanpo, bertako kudeatzaileekin adostu beharko da.

Entsegu-poltsa amaitzean, konpainia edo profesional bakoitzak publikoari irekitako funtzio bat egingo du, itzulera sozial gisa. Bestalde, artistak bere lan-prozesua ate irekiko jardunaldi batean irekitzeko konpromisoa hartuko du, bai ikasleentzat, bai D8SFren araberako beste dibulgazio-ekintza batean.

Proiektuak aurkezteko epea gaurtik uztailaren 15era arte izango da zabalik. Datuekin eta curriculumarekin batera, honako dokumentazioa ere bidali beharko da: proiektuaren laburpena edo hasierako ideia; proiektuaren ikerketa-ildoa; proiektu artistikoaren definizioa: planteamendua, motibazioa, iturriak, etab.; bizpahiru minutuko iraupeneko proiektuaren azalpen-bideoa;  egonaldiaren faseen plangintza; egonaldi-amaierako aurkezpenaren ezaugarriak; eta hautagaiek proiektua ulertzeko beharrezkotzat jotzen diztuzten bestelako informazio edo euskarriak. Eskabidea eta dokumentazioa hemen aurkeztuko da. 

Epearen barruan eta oinarrien araberako dokumentazioarekin aurkezten diren proiektuak D8SFak baloratuko ditu. Honako irizpideak izango dituzte kontuan: aurkeztutako proposamenaren kalitatea eta koherentzia; proiektuaren berrikuntza; eskatzailearen edo konpainiaren ibilbidea; eta zer euskarri dituen eta zer proiekzio duen. EAEko sortzaileek eta konpainiek izango dute lehentasuna.

Balorazioaren emaitza irailaren hasieran jakinaraziko zaie hautatutako konpainiei eta baita sare sozialen bitartez ere.

 

Dokumentuaren akzioak