Dokumentuaren akzioak
EGO eta BBJ batu dira Ravelen 'Boleroa' elkarrekin egiteko
Orkestrak eta dantza taldeak proiektu berria dute abian, eta EGOk bakarrik aritzeko zenbait antzezpen prest dauzka
Horretaz gain, hilaren 14an Musika Iberoamerikarreko Leongo (Espainia) jaialdian parte hartuko dute EGOko musikariek. Bertan ganbera musika joko dute, Suite clásica, suite vasca eta quinteto en forma de coro piezak.
Proiektu «handinahia»
Juan Jose Ocon EGOko zuzendari artistikoak eta Adriana Pounsek BBJko arduradun artistikoak elkarrekin prestatutako proiektuaren izaera «handinahia» nabarmendu dute. Lehen aldiz, orkestrari bederatzi dantzariren koreografia batek lagunduko dio, Thierry Malandainek zuzenduta, Bolero-ak irauten duen 16 minutuetan. Pounsek balletaren eszenaratzea nabarmendu du, eta dekoratu lau horrekin «egun bizi garen gizarte laua, denek utzi nahi duguna» azaldu nahi izan dutela.
Kontzertuetaz gain, EGOk 40 musikariri entzunaldiak egingo dizkie orkestra profesionaletan sartzeko bekak lortzeko. Beste proba bat ere egin ahal izango dute, EGOren 2009ko denboraldiko emanaldi batean aritzeko.
Dokumentuaren akzioak