Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Egitura piramidala duten elkarteei kritika zorrotza 'Otsoa' antzezlanean

Dokumentuaren akzioak

Egitura piramidala duten elkarteei kritika zorrotza 'Otsoa' antzezlanean

Egilea
Aritz Maldonado
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Zornotza
Mota
Albistea
Data
2020/10/30
Lotura
Anboto

Lau dantzari eta aktore bat dira Otsoako protagonistak. Larrua konpaniako kideen berbetan, antzezlana "oihu" bat da. "Elkarregaz egindako oihu bat da, asmaturiko askatasun bati egindakoa. Helmuga bat da, heltzea beharrezkoa eta komenigarria den leku bat", azaldu dute.

Hausnarketa bat ere bada, baita kritika bat ere. Hain zuzen ere, egitura piramidala duten elkarteei ere kritika egiten zaie Otsoan. Begoña Martin aktoreak lider papera du, eta dantzarien jarrera eta honen talde izaera gidatuko du, "Gran Hermano programako liderraren moduko papera hartuta". Jordi Vilasecak, Aritz Lopezek, Helena Wilhelmssonek eta Maddi Muñozek osatzen dute interpreteen taldea.

Larrua konpainiak aurretik Ozkol, Idi Begi eta Baserri lanak kaleratu ditu. Azken honegaz Max sari entzutetsuetarako izendapena jaso zuten.

Dokumentuaren akzioak