Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Egitaraua osatzeko proposamenen bila hasi da Pasaiako Dantza Festibala

Dokumentuaren akzioak

Egitaraua osatzeko proposamenen bila hasi da Pasaiako Dantza Festibala

2023ko PDF ekainaren 8tik 11rakoa izango da. Lau egun horietako programazioa osatzeko proposamen bila hasi da antolakuntza.
Egilea
Urko Etxebeste
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Pasaia
Mota
Albistea
Data
2022/10/29
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
2022ko festibalaren emankizun baten une bat. Argazkia: Pasaiako Dantza Festibala.

2023k0 Pasaiako Dantza Festibala (PDF hemendik aurrera) urte horretako ekainaren 8tik 11ra izango dela aurreratu dute jaialdiaren antolatzaileek. Egitaraua osatzeko lanketarekin hasi dira jada, eta dantzarien konplizitatea eta proposamenak behar dituzte horretarako: PDFn parte hartu nahi duenak proposamenak bidal ditzake jada. Interesdunentzat oharra: sartu esteka honetara informazio gehiago lortzeko, edo proposamena bidaltzeko. Azaroaren 28a da proposamen horiek helarazteko azken eguna.

Baldintza zehatza jarri dute antolatzaileek: dantzariek, dantza konpainiek eta sortzaileek Euskal Herrikoak behar dute izan. Izaera propioa du bosgarrenez egitekoa den dantzaren festak, eta horren barruan bertako talde eta bakarlariei tartea ematea dago. Horien proposamenak iraupen motz nahiz ertaineko piezak izan behar dira, kalean eta ezohiko espazioetan egingarri izan daitezkeenak.

Egitaraua ontzeko osagaiak izateaz gainera, PDFren buruek adierazi dute proposamen bilketarekin dantza sorkuntzen eta konpainien egoera zein den aztertzeko aukera izango dutela, eta hori arras baliagarri izango zaiela lau egunez luzatuko den dantzaren zaleen topagunea hezur-mamitzeko. “PDFk jaialdi parte hartzaile, parekide eta integratzailea izateko dihardu lanean. Dantza gizartearentzako eta ikusle berriak erakartzeko, dantza sortzaileen lanak erakusteaz gain, bide ezberdinen bidez dantza herritarrei hurbiltzeko tailer, erakusketa eta hitzaldiek osatuko dute egitaraua”, esan dute PDFren gidariek.

Jarraian, 2022ko edizioa laburtzen duen bideoa.

Dokumentuaren akzioak