Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Egapek soka dantzan parte hartzeko deia zabaldu du

Dokumentuaren akzioak

Egapek soka dantzan parte hartzeko deia zabaldu du

Urnietak bigarren urtez berreskuratuko du ekitaldi hau Sanmiel jaietan

Egilea
A.M.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Urnieta
Mota
Albistea
Data
2010/09/07

Emanaldia prestatzeko entseguak, datozen egunetan izango dira: irailaren 13, 15, 16, 20, 22 eta 23an, 19.00etatik 21.00etara, Egape ikastolako frontoian.

Egapetik gogorazi dutenez, "azken hamarkadetan herriko jaien egitarauan agertu ez den arren, dantza sokak garrantzi handia izan zuen Urnietan, XX.mendearen lehen erdian behintzat. Dantza soka zenbait dantzen uztartzea da eta Erdi Aroan du jatorria".

Iazko emanaldian berrogei pertsonatik gora parte hartu zuten eta aurten ere antolatzaileek horrenbeste animatzea espero dute. Informazio gehiago eskuratzeko, Sarobe arte eszeniko gunera deitu (943 008042) edo gerturatu.

Dokumentuaren akzioak