Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Egape taldearen 'Begiradak dantzan' etzi Amaian antzokian

Dokumentuaren akzioak

Egape taldearen 'Begiradak dantzan' etzi Amaian antzokian

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2016/02/11
Lotura
Diario Vasco

Hilabete pasatxo joan dira Santamasak ospatu genuenetik, baina buru-belarri jarraitzen du Santamas Komisiñuak. Hainbat arrazoirengatik Santamasetako egitarautik kanpo utzi behar izan zuten ikuskizun bat aurkeztu dute oraingoan: 'Begiradak dantzan'.

Egape dantza taldeak eskainiko du ikuskizuna etzi larunbatean, otsailak 13, Amaia Antzokian, 18:30etik aurrera. Emanaldi berezia atontzen ari dira propio egun horretarako.

Txikitxu eta Arrostaitz

Gainera, Arrasateko Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz taldeetako dantzari gazteek ere parte hartuko dute. Polita izango da, eta sarrera, doakoa. Arrasateko Udalaren laguntzarekin antolatu du ekitaldia Santamas Komisiñuak.

Dokumentuaren akzioak