Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Egape ikastolak II. Urnieta Dantzan jaialdia burutuko du gaur herrian

Dokumentuaren akzioak

Egape ikastolak II. Urnieta Dantzan jaialdia burutuko du gaur herrian

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Urnieta
Mota
Albistea
Data
2008/06/01
Jaialdi honen helburua nagusien artean euskal folklorearen espresio nagusienetako bat indartu, dantza garaikideko adierazpenak txertatuz, eta euskal dantza, egungo espresio artistikoetara egokitzea aurkitzen dira.

Beste herrialde eta herriko dantzarien topagune bihurtu, harremanak sendotzeko eta esperientzi berriak ezagutarazteko, elkar-lana sustatuz eta jorratuz.

Bestalde, Urnietan, euskal kulturaren espresiobide hau kaleratu eta bere balio eta garrantzia, txikiei, zaleei, gazteei, eta herritarrei oro har helarazi.

Egitarauari dagokionean, goizeko hamaiketatik aurrera talde gonbidatuen harrera eta dantzarien topagunea burutuko da Egape Ikastolan.
Goizeko, hamaika terdietatik ordubatak arte, bestalde, 5 ibilbide ezberdinetan banaturik, herriko kale eta plazetan dantza saioak eskainiko dira.

Eguerdiko hamabiak aldera, San Juan Plazan, dantzari txikienen emanaldia ikusteko aukera izango da ordu erdiko ikuskizunean.
Pixka bat beranduago berriz jaialdi nagusiaz gozatu ahal izango dute ikusleek. Plazido Mujika Plazan kokaturik, bertan egongo diran dantzan haurrak ordubiak arte gutxi gora behera. Eguraldi txarra egingo balu, Egapeko Urnieta Dantzan proposamenaren bigarren edizioko jaialdi nagusia udal frontoian ospatuko litzateke.
Egape ikastolak II. Urnieta Dantzan jaialdia burutuko du gaur herrian

Dokumentuaren akzioak