Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Egape dantza taldearen bi emanaldi izango dira asteburuan Urnietan

Dokumentuaren akzioak

Egape dantza taldearen bi emanaldi izango dira asteburuan Urnietan

Komunikabidea
Aiurri
Tokia
Urnieta
Mota
Albistea
Data
2021/01/05
Lotura
Aiurri

Gogoz hasi du Urnietako Egape dantza taldeak urte berria. Izan ere, bi emanaldi prestatu ditu urtarrilaren 8rako eta 9rako. Eguneko bina ikuskizun izango dira, dantza taldeko gazteen eskutik. Lehena 18:00etan izando da; aldiz, bigarrena 19:30ean

"Egun garelako" ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Egunerokotasunean bizitakoei keinu egiten die emanaldiak, musikaren eta dantzaren laguntzaz. Bestalde, "Almanaka" emanaldia izango da jarraian, zeinak urteko tradizioak dituzten hizpide. Bertan, hilabete batetik bestera egingo du salto ikusleak, eta urteak dituen usadioei erreparatzeko aukera izango dute. 

Ostiraleko emanaldia gonbidapenarekin izango da, eta, aldiz, larunbatekoa herritarrei eta zaleei zuzenduta izango da. Azken horretara joateko sarrerak jada eskuragai daude 3 euroan Saroben. Egunean bertan ere erosteko aukera izango da txarteldegian. 

Dokumentuaren akzioak