Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Egape dantza taldeak Urnieta dantzan ekitaldia ospatuko du herriko kaleetan

Dokumentuaren akzioak

Egape dantza taldeak Urnieta dantzan ekitaldia ospatuko du herriko kaleetan

Egapeko 134 dantzarik, Alaiki eta Jeiki dantza taldeek eta Txanbolin txistulari bandak parte hartuko dute. Gazte Jaien lehenengo proposamena da gaurkoa

Egilea
Gisela Crespo
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Urnieta
Mota
Albistea
Data
2009/05/23
Parte-hartzaileei dagokionez, Egape dantza taldeko 134 dantzari izango dira. Baita Alaiki dan-tza taldea (Zuraide) eta Jeiki dan-tza taldea (Agurain) ere. Txanbolin Txistulari Bandak ekitaldia girotuko du bere musikarekin.
Egitarauan, goizeko hamaiketatik aurrera, dantzarien bilkura izango da Egape Ikastolan. Bertan, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dute guztiek. Ordu erdi geroago, hau da, 11:30ean, sei ibilbidetan banatuta, Urnietako kale eta plazetan dantza saioak eskainiko dituzte dantzariek, honela herria girotuz. Eguerdiko hamabietan, eta behin Urnietako kaleak zeharkatu ondoren, dantzari txikiak San Juan Plazan bilduko dira eta bertan emanaldi berezia eskainiko dute. Arratsaldeko ordubatean, berriz, emanaldi nagusia ospatuko da non eta Plazido Muxika Enparantzan. Emanaldi guztiak bukatu ostean, arratsaldeko ordubietan, bazkariarekin indarrak berreskuratzeko aukera izango dute dantzariek Egape Ikastolan.
21:00etan, bertso afaria izango da Poxta zaharrek antolatuta Gazte Jaien barnean.
Egape dantza taldeak Urnieta dantzan ekitaldia ospatuko du herriko kaleetan
Emanaldi nagusia Plazido Muxika plazan burutuko da arratsaldeko ordubatean. /GISELA

Dokumentuaren akzioak