Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka EeliralE, Ertza eta Kukai ariko dira gaur dFeria azokaren azken egunean

Dokumentuaren akzioak

EeliralE, Ertza eta Kukai ariko dira gaur dFeria azokaren azken egunean

Komunikabidea
Berria
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2010/06/24

Dantza nagusituko da gaur, dFeria antzerki eta dantza azokaren azkeneko egunean, EliralE, Ertza eta Kukaik dantza emanaldi bana egingo baitute. Bi antzerki emanaldi ere izango dira.

EliralEk Otto haurrentzako ordu erdiko dantza ikuskizuna eta ordu laurdeneko tailerra eskainiko ditu Viktoria Eugenia antzokiko Club aretoan, 11:00etan eta 12:30ean. Ertza konpainiak Urrunetik ametsetan emango du, Lugaritz kultur etxean, 16:30ean; eta Kukai konpainiak, (Sok)2, 18:30ean, Gazteszenan.

Antzerkiari dagokionez, K Produccionesek 19:30 emango du, 20:00etan, Viktoria Eugenia antzokian, eta Txalo Produkzioak, La huella, Antzoki Zaharrean, 23:00etan.

Dokumentuaren akzioak