Dokumentuaren akzioak
EBn sartuko diren herrialdeetako taldeak ariko dira Portugaleteko 30. Jaialdian
Zipretik Alexandra folklore taldea iritsiko da Portugaletera, Eslovakiatik Zvolengo eskualdeko Marina konpainia eta Esloveniatik AFS France Marolt izeneko taldea. Kalev ja Linda dantzari taldeak ordezkatuko du Estonia, eta Nyirseg Tancegyasulet koru eta dantza taldeak Hungaria. Letoniako ordezkari gisa Sudmalinas ariko da.
Lituaniako Vilnius unibertsitateko Sviesa taldeak bere herrialdeko folklore tradizional zein garaikideko errepertorioko dantzak eskainiko ditu. Jaialdiaren azken txanpan, Maltako Paul Curmi, Poloniako Lany eta Txekiako Vsacan konpainiak ariko dira.
Dokumentuaren akzioak