Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Duranwop jaia aurkezteko, gaur, dantza 'espontaneoan' parte hartzera deitu dute

Dokumentuaren akzioak

Duranwop jaia aurkezteko, gaur, dantza 'espontaneoan' parte hartzera deitu dute

Komunikabidea
anboto.org
Mota
Albistea
Data
2011/09/29
Lotura
anboto.org

The Walk On Project (WOP) elkartearen eskutik antolatutako flashmob-a da hori, eta aurreratu dutenez, 18:45ean, "sorpresa" gehiago egongo dira Andra Marian. 

Dantza koreografia horiekin irilaren 30ean eta urriaren 1ean ospatuko den Durangowop jaialdian parte hartzeko deia be egin gura dute.

Irailaren 30ean, loquillo, Elliott Murphy, The Whybirds, The Right Ons, Aurora Beltrán eta Mi Hermana Corina igoko dira Landako erakustazokako oholtza gainera.  Zerernda luzea, oparoa da kartelean jaialdiaren bigarren egunerako ere osatu dutena: The Grave Yacht Club, Steve Wynn, Ariel Rot, The WOP Band&Friends, Smile, Gari, J.C. Brooks & The Uptown Sound eta M Clan-ek joko dute, urrriaren 1ean.

Plateruenean be bai

Irabazi asmorik bako The Walk On Project elkarteak bultzatu eta Durangoko Udalak zein BBK-k lagunduko duten jaialdi kultural eta solidarioarekin bateginda, Plateruena kafe antzokia ere bilakatuko da Duranwop jaialdiaren gune urriaren 1ean.

Goizean, 11:30ean hasita, kanta eta dantza ikuskizuna izango dute gaztetxoek, Irrien Lagunen eskutik, Plateruenean. Umeentzako ikuskizuna legez, doakoa izango da Moliere-n testu batean oinarrituta Otro Teatro taldeak osatutako El Ávaro klasikoaren gainean egindako moldaketa ere; 19:00etan hasiko da emanaldia, Plateruenean. Doakoak izango dira biharko Platerueneko emanaldi bi horiek.

Ez ohiko gaixotasunen ikerketarako

Barikuan eta zapatuan, dozena bat musika taldek baino gehiagok hartuko dute Durangoko jaialdian parte; eta The Walk On Project elkartearen helburuekin bat eginda, ezohiko gaixotasunen ikerketara bideratuko dituzte lortutako irabazi guztiak.

Musikazaleentzako eta ezohiko gaixotasunak dituztenekiko elkartasuna adierazi gura duten guztientzako aukerakoa da, beraz,  Landako eraskutazokan eta Plateruenean izango den jaialdia. Urriaren 1ean 16:00etan izango da lehenengo kontzertua, eta soul musika jorratzen duen Chicagoko JC Brooks-ek eta bere taldeak itxiko dute Duranwop jaialdia.

Dokumentuaren akzioak