Dokumentuaren akzioak
Durangon Folk 2016 · Balkanetako eta Euskal Herriko folklorea eszenatokian bat eginda
Larunbat honetarako proposamena da. Uztailaren 23an, Santa Anako plazan, 20:00etan, Durangon Folk 2016 ekitaldia egingo da Uda Kalean Bizi egitarauaren barruan. Mazedoniako Orce Nikolov taldea eta Durangoko Kriskitin dantza taldea batuko ditu ekimenak e
Dagoeneko 18. edizioa beteko du Kriskitin dantza taldeak antolatzen duen jaialdiak. Urtero herrialde ezberdinetako folklorea ezagutzeko aukera eskaintzen duen jaialdia da, eta edizio honetan, Balkanetakoa izango da protagonista Mazedoniako Orce Nikolov taldearen eskutik. Santa Ana plazan aulkiak ipiniko dituzte dantza ikuskizunak jesarrita disfrutatu nahi dutenentzat.
Orce Nikolov taldea · Balkanetako hego-ekialdetik etorriko dira Mazedoniako Orce Nikolov taldeko dantzariak. Guztira, 26 gizonezko eta 16 emakumezko. Taldea Skopje herrian dauka jatorria eta 1945ean sortu zen. Taldearen helburuetako bat, Mazedoniako herri dantzak, kantuak, musika eta janzkera zaindu eta ezagutzera ematea da. Esperientzia zabala daukate Nazioarteko jaialdi eta ikuskizunetan.
Dokumentuaren akzioak