Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Durangoko L'atelier dantza eskolak egindako lanari eta lortutako sariei aitorpena egin diete

Dokumentuaren akzioak

Durangoko L'atelier dantza eskolak egindako lanari eta lortutako sariei aitorpena egin diete

Egilea
Joseba Derteano
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2021/06/29
Lotura
Anboto

Maiatzetik hona Espainiako dantza eskolarik onenaren saria irabazi du, besteak beste.

L' atelier eskolak 15 urte daramatza Durangon mota askotako dantza estiloak gazteei erakusten. Denbora honetan txapelketa askotan parte hartu dute eta makina bat sari pilatu dituzte. Esaterako, dantza ikuskizunak eta txapelketak antolatzen espezializatuta dagoen Dancing Stars Events enpresak L' atelierri eman zion dantza eskolarik onenaren saria maiatzean Marbellan egindako sari banaketan. Ekitaldi berean, Unai Celis dantzari gaztea ere saritu zuten. Gaur egun, Suediako dantza eskola nazionalean formatzen ari da beka bati esker.

Enpresa berak 'Bizi zure ametsa' izeneko dantza txapelketa antolatzen du. Tarragonako finalean hainbat lehenengo, bigarren eta hirugarren postu lortu zituzten L' atelierreko dantzariek ballet, freestyle eta dantza garaikidea estiloetan.

Horien guztien berri eman dute gaur Durangoko Arte eta Historia Museoan egindako ekitaldian. Durangoko Udalak ere urteetan egindako lana aintzatetsi gura izan die. Oihane Azconizagak, L' atelierreko zuzendariak, diploma bat jaso du eskola guztiaren izenean Ima Garrastatxu alkatearen eskutik. Julios Rios alkateordeak beste diploma bat eman dio Unai Celis dantzariari.

Ekitaldian zehar Oihane Azconizagak eta, Ethan Lopez eta Leire Cotoré irakasleek hartu dute hitza dantza eskolaren ibilbideari eta gaurkotasunari errepasoa egiteko. Ondoren, hainbat dantza ikuskizun eskaini dituzte eskolako gazteek.

Hurrengo bideoan Aner Ruizek eta June Murugarrenek freestyle-ean egindako saioa ikusi daiteke:

Dokumentuaren akzioak