Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Durango Durangoko Udalak euskal dantza emanaldiak antolatuko ditu Ezkurdiko kioskoan

Dokumentuaren akzioak

Durango Durangoko Udalak euskal dantza emanaldiak antolatuko ditu Ezkurdiko kioskoan

Komunikabidea
Anboto
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2022/02/07
Lotura
Anboto

Euskal dantzak sustatzeko asmoz, erromeriak antolatuko ditu Durangoko Udalak hilean behin. Aiko dantza taldearena izango da sasoiko lehenengo dantzaldia. Emanaldiak zapatuetan izango dira, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira. 

"Durangok beti izan du erromeriarekiko eta dantzarekiko sentsibilitate berezia. Horregatik, hilean behin erromeria Durango erdira ekarriko dugu, hain zuzen, duela oso gutxi berritu dugun Ezkurdi kiosko mitikora", azaldu dute Julian Rios alkateordeak eta Juanan Bueno zinegotziak. 

Euria eginez gero, Andra Mariko elizpean egingo dira emanaldiak. 

Dokumentuaren akzioak