Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Down sindromea duten dantzariek eta ez dutenek ere osatzen dugu Verdini taldea"

Dokumentuaren akzioak

"Down sindromea duten dantzariek eta ez dutenek ere osatzen dugu Verdini taldea"

VERDINI taldeak dantzaldia eskainiko du gaur, martxoak 9, Kasinoan. Bere dantzari askok down sindromea dute.
Komunikabidea
Aiaraldea
Tokia
Laudio
Mota
Elkarrizketa
Data
2019/03/09
Lotura
Aiaraldea

 

"Down sindromea duten dantzariek eta ez dutenek ere osatzen dugu Verdini taldea"
25 urte bete du dantza taldeak. / Verdini taldea

 

Nortzuk osatzen duzue Verdini konpainia?

Down sindromea duten dantzariek eta ez daukatenek, talde teknikoak, pedagogoak eta boluntarioek.

Nola laguntzen du dantzak down sindromea duten pertsonen gizarteratzean eta garapenean?

Bai alderdi fisikoan zein intelektualean, hobekuntza handia ikusten da. Autoestimua asko indartzen da eta dantzarien bizitzaren kalitatea hobetu ere bai.

Ezgaitasunak dituzten pertsonen inklusioa eta ikusgarritasuna gure helburuetako bat ere bada.

Zein da zehazki Laudion eskainiko duzuen ikuskizuna?

Verdini Metodoa deritzon produkzioa eskainiko dugu eta gainera, Nire, zure, Verdini: azken 25 urte Donostiako Victoria Eugenian otsailean aurkeztutako koreografiak ere dantzatuko ditugu. Bertan erakutsiko dugu nola lan egiten dugun eta izan ditugun emaitzak.

Zein da zuen lan eredua oro har?

Beste konpainia batena bezalakoa, eta pazientzia eta maitasunaz baliatzen gara. Astelehenetan, ostiraletan eta larunbatetan ditugu entseguak, eta beharrezkoa bada, igande batzuetan ere bai. Giroa oso ona da eta lanerako beti prest daude dantzariak.

Ibilbide luzea egin duzue, zenbat kide izan dituzue eta zein da egiten duzuen balorazioa?

Gaur egun, konpainiak 18 dantzari ditu, eta 25 urte hauetan 40 inguru pasa dira. Balorazioa oso positiboa da, baina oraindik lan asko dago egiteko.

Dokumentuaren akzioak