Dokumentuaren akzioak
Dotorezia, dantzaren gauean
Dantzari belaunaldien arteko sokak sendotzeko nahiak eta kultura bat babesteko konpromisoak sortu du Noche de Danza, gaur
gauean Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian eskainiko duten
ikuskizuna. Iluntzeko 20:30 aldera, Hego Amerikako koreografo handiei
omenaldia egingo diete Uruguaiko Ballet Nazionalak, Julio Bocca
Argentinako dantzari eta koreografo ezagunaren zuzendaritzapean.
Balletaren
hiru maisuren lanak berreskuratuko ditu dantza taldeak gaurko
emanaldian. Agertokira irteten lehenak Vicente Nebrada koreografoaren Nuestros Valses eta Doble Corchea obrak izango dira. Jarraian, Oscar Araizen Adagietto maisulana dantzatuko dute, eta, amaitzeko, Ana Maria Stekelman argentinarraren Tango & Candombe
obra emango dute. Antolatzaileek adierazi dute Hego Amerikako
balletaren garapen lerroa jarraitu nahi izan duela dantza taldeak,
«sentikortasunez, pasioz eta historiaz betetako ikuskizuna» eskaintzeko.
Julio
Bocca ikuskizunaren zuzendariak adierazi du «zintzotasuna, esfortzua
eta gogoa izan direla taldean bultzatutako balioak», eta bere helburua
«taldea inoiz baino urrunago eramatea» dela. 2007an erretiratu ondoren,
dantza mundura itzuli da Bocca, eta dio dantzariek bezala gozatu duela
bere lehen lanarekin.
'NOCHE DE DANZA'
Non. Arteria Campos Eliseos Antzokia
Noiz. 20:30
22 dantzarik osatzen dute Uruguaiko Ballet Nazionala. / BERRIA
Dokumentuaren akzioak