
Donostiako Txistulari Bandak urtero egiten duen pregoi kontzertua Juan Inazio Iztueta folklorista zaldibiarrari eskainiko dio, Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira liburuaren 200. urteurrena dela ko. Emanaldia igandean da, 12:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean. Txistulari bandaz gain, Donostiarrak abesbatzak, Donostiarra metal boskoteak, Amets Olaizola eta Iker Casares musikariek, Gero Axular dantza taldeak eta Kresalako danborra- dak parte hartuko dute.