Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Donostiako XXX. dFERIA martxan da

Dokumentuaren akzioak

Donostiako XXX. dFERIA martxan da

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2024/03/11
Lotura
Nontzeberri

Gaur hasiko da Donostian dFeria, Jaialdiaren XXX. edizioa martxoaren 11tik 14ra bitartean izango da, eta 25 konpainien, 25 ikuskizun eta 34 emanaldi bilduko ditu. Eszenaratzeak Donostiako hainbat antzeztokitan antolatu dira. Aurtengo herri gonbidatua Italia izango da.

Hain zuzen ere, herri horretako Centro Coreografico Nazionale / Aterballetto izen handiko taldeak irekiko du aurtengo edizioa, Yeled, Shoot Me eta Rhapsody In Blue dantza piezekin. Itxiera, berriz, Compagnia blucinQue-ren Gelsomina Dreams ikuskizunak emango dio.

Antzerkia, dantza eta zirku ikuskizun bat ere ikusiko dira egunotan. Konpainien jatorriari dagokionez, atzerriko konpainiak Italiatik, Kubatik eta Argentinatik datoz.

Programazioa askotarikoa izango da, eta bertoko taldeek beren eskaintza interesgarria egingo dute. Erre Produkzioak gaur berton egingo du bere antzezlana Bihar arte soilik, eta gaur ere, Kulunka Teatroak Forever egingo du. Euskara aipaturiko lehen lan horretara baino ez da agertuko.
Martxoaren 13an, Lasala dantza konpainiak Shine pieza egingo du, eta egun berean, Kukai dantzak Txalaparta eskainiko du. Azkenik, Khea Ziater La sed del minotauro lana oholtzaratuko du, 14an.

Programazio guztia dFeriak dauka.

Dokumentuaren akzioak