Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Donostiako Orfeoia eta Genevako Balleta, neguko ekitaldien artean

Dokumentuaren akzioak

Donostiako Orfeoia eta Genevako Balleta, neguko ekitaldien artean

Komunikabidea
Alea
Mota
Albistea
Data
2021/01/12
Lotura
Alea
Martxoan izango da, Principal antzokian, Genevako balleta. /Grand Theatre de Geneve

ETS, Eñaut Elorrieta edota 'Kutxidazu bidea Ixabel' ere igaroko dira Principaletik.

Gasteizko Udalaren Antzoki Sareak neguko denboraldirako programazioa aurkeztu du gaur goizean. Urtarriletik martxora bitartean, 38 ikuskizun eskainiko dira, 29 Principal antzokian eta 9 gizarte etxeetako antzokietan.

Antzerki eskaintzari dagokionez, Principal antzokian helduentzako sei antzezlan antolatu dira. Hasteko, La máquina de Turing, Daniel Graorekin, otsailaren 6an; Principantes, Javier Gutierrezekin, otsailaren 12an, eta La habitación de María, Concha Velascorekin, otsailaren 25ean. Horretaz gain, Alvaro Ricok Bribbling taularatuko du martxoaren 20an; La Joven konpainiak Fortunata y Benito aurkeztuko du martxoaren 23an, eta Ana Belen Eva contra Eva lanarekin itzuliko da Principalera, martxoaren 26an. Euskarazko bi ikuskizun izango dira: Kutxidazu bidea Ixabel, Demode Quartet konpainiaren eskutik, otsailaren 17an, eta Zer gertatu ote zitzaion Ana Gartziari, Pabellón 6 taldearena, martxoaren 4an.

Jim Aktual zikloak ere ez du huts egingo Jesus Ibañez de Matauco antzokian duen hileko hitzordura, eta proposamen ausartenak eta egungo lengoaiak ekarriko ditu, ohi bezala. Elkarren artean oso ezberdinak diren bi lan aurkeztuko dira: Antonia, Ekoma teatro konpainiarena, otsailaren 18an, eta Quinta-Feira: Abracadabra, Claudia Dias koreografo portugesarena, martxoaren 11n.

Dantza saioak

Dantza Antzoki Sareak dantzaren aldeko apustua egin du berriro ere, goi mailako bi konpainia ekarrita. Titoyaya Danza taldeak Carmen Maquia aurkeztuko du otsailaren 19an, eta Genevako Opera Antzoki Handiko konpainiak Andonis Foniadakisen bi pieza eskainiko ditu lehen aldiz estatuan, Glory eta Paron, martxoaren 19an.

Santi Rodriguez izango da umorearen ordezkari oraingoan, eta Como en casa de uno… (en ningún sitio) ikuskizun berriarekin iritsiko da San Prudentzio kaleko agertokira. Martxoaren 5ean izango da. Ikuskizuna Ibaiondon zikloaren barruan, berriz, komikotasun handiko bi lan ikusi ahalko dira Felix Petite antzokian: otsailaren 26an, Un poyo rojo, izen bereko konpainia argentinar-frantziarrarena, eta martxoaren 18an, Españolas, Franco ha muerto, Veronica Forquek zuzendutakoa.

Musika

Musikak ere protagonismo handia izango du. Kontzertu Handien Zikloaren barruan lau kontzertu antolatu dira, eta sarrerak salgai daude dagoeneko: otsailaren 20an, Donostiako Orfeoia; martxoaren 6an, Il Gardellino Baroque; apirilaren 23an, Alfonso Gomezen Chopinen preludioak, eta maiatzaren 13an, Camerata Ireland.

XXI. Mendeko Flamenkoa zikloaren barruan, bestetik, publikoak kantari hauen ahotsez gozatu ahalko du: Pansequito, urtarrilaren 30ean; Israel Fernandez, otsailaren 13an; Mayte Martin, otsailaren 27an; David Palomar, martxoaren 13an, eta Cancanilla de Malaga, martxoaren 27an. Ziklo horretarako sarrerak ere salgai daude. Jesus Ibañez de Matauco antzokian izango dira saioak. Pop musikaren zaleek, bestalde, hainbat aukera izango dituzte Principal antzokian; otsailaren 5ean Natalia Lacunza arituko da, otsailaren 27an Eñaut Elorrietak abestuko du, eta martxoaren 12an, ETS (En Tol Sarmiento) taldeak. Horiez gain, Udal Musika Bandak abonamenduko laugarren eta bosgarren kontzertuak emango ditu, otsailaren 10ean eta martxoaren 10ean, eta Euskadiko Orkestrak beste hiru kontzertu, urtarrilaren 22an, otsailaren 4an eta martxoaren 15ean.

Familientzako ikuskizunen artean, hauek izango dira: Alpha, Ganso & Cia taldearena, otsailaren 21ean; Kotondarrak, Anita Maravillasena, otsailaren 28an; Encuentra cuentos, Marcel Grosekin, martxoaren 14an, eta Laika, Xirriquiteula Teatre konpainiarena, martxoaren 28an. Familientzako musika proposamenik ere izango da: Udal Bandaren Pangea kontzertua, otsailaren 7an, eta Euskadiko Orkestraren Ekomusik saioa, martxoaren 7an.

Martxoaren 12an izango da Arabako Errioxako ETS taldea. / ETS

Abonamendu eta sarrerak

Abonamenduen salmenta urtarrilaren 25 eta 26an izango da, ohiko lekuetan (internetez, leihatiletan eta telefonoz). Abonamendu irekien salmenta, berriz, urtarrilaren 27 eta 28an (bakarrik leihatilan eta telefonoz). Kontuan izan behar da aldez aurretik hitzordua eskatu beharra dagoela, principalantzokia.org web-orrian edo 945 16 10 45 telefonoan. Urtarrilaren 19tik 21era bitartean eskatu ahalko da, 10:00etatik 13:00etara zein 17:00etatik 19:00etara.

Sarrera solteen salmenta urtarrilaren 29ko 10:00etatik aurrera izango da, saltzeko bide guztietan. Egoera dela eta, denboraldi honetan leihatilek ordutegi berria izango dute: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara. Larunbatetan, 11:30etik 13:30era. Emanaldia dagoen egunetan: hasi baino bi ordu lehenagotik.

Dokumentuaren akzioak