Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Donostiako Musika Hamabostaldiak Jorge Oteiza omendu zuen atzo Arantzazun

Dokumentuaren akzioak

Donostiako Musika Hamabostaldiak Jorge Oteiza omendu zuen atzo Arantzazun

Egilea
Miren Arregi
Komunikabidea
Goiena.net
Mota
Albistea
Data
2008/08/28

Hamalau dantzarik, apostoluak beste, aurkeztu zuten Apostoluen dantza, Oteizaren apostoluen aurrean. Apostoluen dantzan gainera, Nekane Oiarbide  Ez dok Amairuko idazkaria omendu zuten.

Jarraian, Oñatiko Oñatz dantza taldeak Oñatiko dantzak eskaini zituen Arantzazun bildu zen jendearentzat, eta santutegi aurreko ekitaldia amaitzeko, Andoni Egañak bertsoak abestu zituen.

Ondoren, Arantzazuko kanpai hotsek, Santutegian izan zen Barbara Hendricks soprano estatubatuarraren kontzerturako deia egin zuten. Hendricksen kontzerturako sarrerak agortuta zeuden aste hasieratik eta nabaritu zen bai, izan ere, gainezka egin zuen jendez atzo, Arantzazuko Santutegiak. Jose Anjel Irigaraik, poeta eta Oteiza Fundazioko patronatuko kideak, egin zuen kontzertuaren aurkezpena eta Oteiza eta Arantzazu eta Barbara Hendricks izan zituen ahotan. Hendricksek, Copland, Mahler, Schubert, Poulenc eta Straussen obrak abestu zituen, Love Drewinger piano jotzailearekin batera. Nota agudoetan bikain moldatu zen estatubatuarra, batzuetan, haren ahots indartsuak, Santutegiko orma eta txoko guztiak astintzen zituen.

Donostiako Musika Hamabostaldiak Jorge Oteiza omendu zuen atzo Arantzazun

Oteizaren Apostoluen aurrean, 14 dantzarik aurkeztu zuten "Apostoluen dantza"

Dokumentuaren akzioak