Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Donostiako Miren Illarretak irabazi du Euskadiko IV. Doinu Zahar Txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Donostiako Miren Illarretak irabazi du Euskadiko IV. Doinu Zahar Txapelketa

Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2002/04/30

Horrenbestez, Hondarribiko kultura zinegotzi Aitor Kerejetaren eskutik jaso zuen Miren Illarretak irabazlearen trofeoa. Euskal Dantzarien Biltzarreko lehendakari Xabier Mendiluzek, berriz, irabazlearen makila eman zion.



28 urte dituen Miren Illarretak bost puntuko aldea atera zion bigarren postuan geratu zen Miren Bermudez irundarrari.



Errenteriako Ereintza dantza taldeko kide Nagore Indakoetxeak hirugarren postua lortu zuen.



Hondarribiko lehen sailkatuari eman zitzaion saria, berriz, Nagore Arbelaitzek eskuratu zuen. Gainera, Eguzkiñe Irazabalbeitia, Lara Franko, Nerea Arbelaitz, Ainara De Pedro, Iranzu Otxoa de Zabalegi eta Eneritz Gonzalez iritsi ziren finalera. Hondarribiako Hondartza kiroldegiko finalean hirurehun ikusle elkartu ziren.

Dokumentuaren akzioak