Dokumentuaren akzioak
Donostiako Euskal Jaietako dantza suelto txapelketarako izen-ematea zabaldu dute
Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketa Konstituzio Plazan izango da, irailaren 4an, arratsaldeko 18:00etan. Pertsona orok parte har dezake, baldin eta partaideetako batek, gutxienez, 16 urte beteak baldin baditu.
Bikote bakoitzak Fandango bat eta Arin-Arin bat dantzatu beharko du, txistuz eta trikitixaz lagunduta. Puntuatuko diren beste bi proba ere pasa beharko dira: Besoak airean (Fandangoko bi pauso) eta Txapela gainean (Arin-Arineko bi pauso).
Irabazleek txapela, lepo zapia, trofeoa eta 400 euro jasoko dituzte. Bigarren geratzen den bikoteak trofeoa eta 325 euro izango ditu, eta hirugarrenak, berriz, trofeoa eta 275 euro. Laugarrenetik zortzigarren postura bitarteko bikoteek ere izango dute diru-saria. Gainera, 100 euro emango zaizkie sailkatuak izan ez diren bikote guztiei. Janzkera egokiena duen bikoteak ere 100 euroko irabaziko ditu. Bestalde, lehen hiru donostiarrentzat ere izango da saria, ezarritako zortzi sarietakoren bat jaso ezean behintzat.
Izen-ematea abuztuaren 23ko eguerdiko 13:30ak baino lehen egin ahal izango da. Zalantzarik izanez gero, oinarriak hemen begira daitezke.
Dokumentuaren akzioak