Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Donostiako euskal inauteria KM paretik abiatuko da

Dokumentuaren akzioak

Donostiako euskal inauteria KM paretik abiatuko da

'Ostegun gizen' honetan Soka erakusketaren irekiera dela eta, 19:00etan irtengo da, Eskola, Goizaldi eta Trebeska dantza taldeekin

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2016/02/03
Lotura
Diario Vasco

'SOKA, euskal dantzaren urratsetan' erakusketa dela eta, Donostiako Euskal Inauteriaren konpartsa Koldo Mitxelena Kulturune paretik abiatuko da 'ostegun gizen' honetan.

Eskola, Goizaldi eta Trebeska dantza taldeen esku-hartzea duen konpartsa 19:00etan irtengo da Urdaneta kaletik, KM Kulturunearen paretik alegia. Ondoren honako ibilbide hau egingo du ordu erdiz-edo, Konstituzio plazara iristeko: Artzai Ona, Loiola, San Marcial, Getaria, Txurruka, Gipuzkoa plaza, Elkano, Boulevard, Narrika eta Konstituzio plaza. Emanaldia 19:30ean hasiko da.

Ipar Euskal Herriko EKE Euskal Kultur Erakundeak ekoitzitako erakusketa joan den udan Boisen antolatutako euskal jaialdian izan zen ikusgai, eta Biarritzen ondoren. Ostegun honetatik aurrera Donostiako Koldo Mitxelenan izango da erakusketa ibiltari hau, eta Bilbo ere badu hurrengo hilabeteetarako agendan. Euskal dantza hobeto ezagutaraztea du helburu, publiko zabalari batez ere.

Edukiak lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa) eskainiko dituen erakusketa honek euskal dantzaren inguruko eduki ezberdinak biltzen ditu: 400 ilustrazio baino gehiago egongo ikusgai (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak…); euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz eginak izan diren bideo sorkuntzak; EKE-k sortutako 'Eleketa' ahozko memoriaren bilketan euskal dantzaren inguruko lekukotasun ugari grabatuak izan diren zatiak... Halaber, erakusketaren partaide den Euskadiko Filmategikoartxibo batzuk erakutsiak izango dira.

SOKAk Etxepare Institutuaren babesa eta Gipuzkoako Diputazioaren eta Donostia 2016-rekin partaidetza du.

Aurreko urteetan bezala, Konstituzio festan egingo da festa.
Aurreko urteetan bezala, Konstituzio festan egingo da festa. / LUSA

Dokumentuaren akzioak