Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Donostia Kulturak eskaintza oparoa dakar negurako

Dokumentuaren akzioak

Donostia Kulturak eskaintza oparoa dakar negurako

Mary Stallings, Belako eta Axxis taldeek bisitatuko dute hiria beste askoren artean

Egilea
Sara Ibarguren
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2019/10/31
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Donostia Kulturak an-tzerkiaren, dantzaren eta musikaren neguko programazioa aurkeztu zuen atzo. Urtarriletik apirilera arte eskaintza zabala ezarri dute Antzoki Zaharrean, Victoria Eugenia Antzokian eta hiriko gainerako kultur etxeetan.

Musikari dagokionez, Beethovenen 250. urteurrena dela eta, ziklo bat antolatuko dute urtarrilaren 26an, otsailaren 9an eta martxoaren 1ean. Bestalde, lehengo urtean Donostiako Jazzaldia saria eskuratu zuen Mary Stallings kantaria berriz itzuliko da urtarrilaren 18an Victoria Eugenia Antzokira. Olatz Zugasti hernaniarrak ere bisitatuko du aretoa bere zuzeneko lehen diskoaren aurkezpena egiteko, Orion zuzenean izenekoa. Gainera, gaur egungo jazz estiloan ezaguna den Jamie Branch tronpeta-jotzailea urtarrilaren 26an arituko da Victoria Eugenian.

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira ere bertako emakumeen kontzertuekin osatutako programa osatu du Donostia Kulturak. Martxoaren 6an Belako, Maren, Sara Zozaya eta Ainhoa Larrañaga igoko dira Victoria Eugeniako oholtzara.

“Neguan Donostiara etorriko diren beste musikari ospetsu batzuk, Niño de Elche, Diego Vasallo edo Derby motoreta’s burrito kachimba izango dira, azken biak Antzoki Zaharrera”, adierazi zuen Donostia Kulturako musika programazio zuzendaria den Miguel Martínek. Bestalde, Jazzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, apirilaren 30ean Steve Coleman and five elements-ek An-tzoki Zaharrean joko du.

antzerkia eta dantza“Hiruhileko honetan gai, aktore eta zuzendari garrantzitsuak izango ditugu”, nabarmendu zuen Norka Chiapusso Donostia Kulturako antzerki eta dantzako programazio zuzendariak. Lehenengo antzerkia Copenhagueizango da urtarrilaren 10ean, Victoria Eugenian, Claudio Tolcachirren zuzendaritzapean. Urtarrilaren 12an, antzerki ikuskizun onena izateagatik iaz Max Saria eskuratu zuen Ternura antzezlana iritsiko da Alfredo Sanzolen eskutik.

Mireia Gabilondok zuzentzen duen El sirviente ere antzeztuko dute Donostian. Madrileko hainbat ekoizpen etxeen artean osatu dute Robert Maughanen eleberriaren egokitzapena. Gainera Rámper Espainiako 20. eta 30. hamarkadetako pailazorik famatuenari buruzko Rámper, vida y muerte de un payaso antzezlanaz gozatzeko aukera ere izango da.

Musikalei dagokienez, West Side Storyazpimarratu zuten. Arthur Laurensek New Yorkera eramaten du Shakespeareren Romeo eta Julieta drama. Donostian, Victoria Eugenian ikusi ahal izango da martxoaren 19tik 22ra.

Euskarazko promozioan, Txalo produkzioakek Ene ba! antzezlana ekarriko du urtarrilaren 24 eta 25ean Antzoki Zaharrera. Euskal aktore ezagunek hartuko dute parte bertan;esaterako, Ane Gabarainek edo Mikel Laskurainek. Bizkaiatik, Simplicissimus kabaret iritsiko da Patxo Telleriaren eskutik otsailaren 14 eta 15ean Antzoki Zaharrera. Vaivén ekoizpen etxeak Ni, munduko txarrena euskarazko eta Yo, la peor del mundo gaztelaniazko bertsioak eskainiko ditu otsailaren 28, 29 eta martxoaren 1ean.

Dantzaren arloan, Kukai taldeak Gauekoak emanaldia eskainiko du urtarrilaren 3an eta 4an Antzoki Zaharrean, Jon Maya dantzari eta koreografoaren gogoeta pertsonal eta intimo batetik sortutako proiektua. Urtarrilaren 11an, aldiz, Manuel Liñán konpainiak ¡Viva!flamenko garaikidea ekarriko du Victoria Eugeniara.

kultur etxeakMikel Markezek 30 urteko ibilbidean sortutako zenbait kantu berrikusi ditu Biribileandiskoan eta Lugaritzen eskainiko du kontzertua Imanol Larzabal aretoan urtarrilaren 24an. Mikel Urdangarinek ere bertan abestuko du martxoaren 6an.

Intxaurrondon hamargarrenMusikagela weekendjaialdia ospatuko dute otsailaren 8an eta Sex Museum, The Blackfeet eta Glory Howl taldeek hartuko dute parte bertan. Bestalde, Larratxon XVIII. Heavy Jaia ospatuko dute otsailaren 29an eta Axxis, Regresion eta Knights of blood taldeak izango dira ikusgai.

opari txartelaBestalde, Donostia Kulturak 50 eta 100 euroko opari txartelak kaleratu ditu. Haiek antolaturiko ikuskizunetarako sarrerak eskuratzeko erabil daitezke, baita San Telmo Museoko bazkide egiteko ere. Victoria Eugenia Antzokiko eta An-tzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus webgunean eros daitezke eta bi urteko epean izango dira erabilgarri.

Dokumentuaren akzioak