Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Donostia 2016k arte eszenikoen bost proiektu berri bultzatuko ditu

Dokumentuaren akzioak

Donostia 2016k arte eszenikoen bost proiektu berri bultzatuko ditu

Mugalariak programaren helburua sorkuntza artistikoa modu berritzailean garatzeko egonaldiak eta sortzaileen eta herritarren arteko bitartekaritza-jarduerak sustatzea da.
Komunikabidea
Eitb Kultura
Mota
Albistea
Data
2014/11/03
Lotura
Eitb Kultura

Mugalariak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren programaren bigarren deialdiak arte eszenikoen bost proiektu berri bultzatuko ditu. Aurreko edizioan, proiektu hauek aukeratu zituzten: Elirale, “Satie-ka”; Dantzaz konpainia, “Txoriak”; Artedrama, “Etxekoak”; Rouge Elea, “Zuek”; eta Itziar Elias, “Eskutitzak”.

Deialdiaren helburu nagusia gaur egungo kultur sistemaren hiru ardatz nagusien (sortzailea, ekipamendu edo erakundea eta herritarrak) arteko harreman-eredua eraldatzea da. Horretarako, sorkuntza prozesuak herritarrekin batera egitea izan da Mugalariaken proposamena, hezkuntza-sektorearekin, bereziki, DSS2016ren bitartekaritza-taldearekin batera diseinatu eta gauzaturiko bitartekaritza artistikoko hainbat jardueren bidez.

Lehen deialdian, ekipamendu hauek parte hartzen ari dira: Donostia Kulturaren Lugaritz eta Egia kultur etxeak, Zumaiako Aita Mari, Leioako Auditorioa, Azpeitiko Sanagustin, Luhusoko Hameka, Hego Lapurdi Mankomunitatea eta Donibane Garaziko Herri Antzokia.

Bigarren deialdian, Donostia Kulturarekin batera eta Théâtre des Chimères eta Akitania-Euskadi euroeskualdearen laguntzarekin, Donostia 2016k sorkuntza-prozesua, osorik edo parte batean, 2014ko abendu eta 2015eko azaro artean egingo duten bost proiektu eszeniko hautatu eta babestuko ditu. Parte hartzaileak Euskadi-Akitania lurraldekoak izan beharko dira.

Aurkeztutako proiektuak oinarri eszenikokoak izango dira (antzerkia, dantza, performancea, musika edota diziplina anitzekoa…), baina hiri-espazioan antzezteko pentsatuak ere izan litezke. Eskaerak abenduaren 10era arte bidali beharko dira mugalariak@dss2016.eu helbidera.

Sorkuntza-prozesua abendu eta 2015eko azaro artean garatuko duten 5 proiektu babestuko dituzte

Sorkuntza-prozesua abendu eta 2015eko azaro artean garatuko duten 5 proiektu babestuko dituzte

Dokumentuaren akzioak