Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Donosti Belle Swing jaialdia egingo dute hilaren 25etik 27ra

Dokumentuaren akzioak

Donosti Belle Swing jaialdia egingo dute hilaren 25etik 27ra

Egilea
Sara Ibarguren
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2024/10/14
Lotura
Irutxuloko Hitza
donosti belle swing
Lindy hop dantzaldi bat udaletxean, artxiboko irudi batean. Beñat Parra

Era berean, jende guztiarentzat zabalik egongo diren hainbat jarduera egingo dituzte. Alde. batetik, hilaren 18an, ostirala, aperitibo gisa, aurkezpen bat egingo dute udaletxeko osoko bilkuren aretoan, Lindy Hop klase batekin.

Urriaren 25ean, ostirala, 16:00etatik 18:00etara, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, ongietorria egingo diete parte hartzaileei, eta herritarrei irekita egongo den dantza bat egingo dute.

Larunbat goizean, Vermouth and Swing ekitaldian doan parte hartzeko aukera ere izango da, 12:00etatik 14:00etara, Kursaaleko terrazetako batean. Azkenik, igandean, kalejira egingo dute Mogumbo Brass Band taldeak girotuta, Kursaaletik Sagueseraino. Jaialdiari agur esateko, kontzertu eta dantzaldi jendetsu bat izango da Tabakalerako plazan, 17:30etik aurrera.

Ekitaldiaren antolatzailea den Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkarteak herritar oro gonbidatu du kultura afroamerikarretik datozen Lindy Hopa eta horrekin lotutako beste dantza batzuk ezagutzera.

Dokumentuaren akzioak