Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Donosti Belle Swing jaialdia bueltan da hirugarrenez

Dokumentuaren akzioak

Donosti Belle Swing jaialdia bueltan da hirugarrenez

Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2023/10/28
Lotura
Irutxuloko Hitza
belle_swing_bulebarra Bulebarrean dantzaldi irekia egin zuten, iaz. (Argazkia: Donosti Lindy Hop)

Donosti Belle Swing nazioarteko swing eta Lindy Hop jaialdia egingo dute hirugarrenez azaroaren 3tik 5era, Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkarteak antolatuta. Swing dantza, musika eta kulturaren jaialdiak komunitatea indartzea du helburu, eta horretarako Donostiako toki esanguratsuenak musikaz eta dantzaz beteko dituzte hiru eguneko egitarauan.

Gaur goizean, aurkezpen festaz gain, dantza emanaldia egin dute Tabakaleran “motorrak berotzen hasteko”. Edonola ere, hiru eguneko egitaraua udaletxean hasiko dute, azaroaren 3an ,16:00tan, antolatu duten dantza emanaldiarekin. Hurrengo egunean, vermut eta sing dantzaldia izango dute Crazy Jazzers taldearekin, Kursaaleko Urumea terrazan. Hilaren 5an, berriz, Kursaaletik  Tabakalerarako ibilbidea egingo dute, Euskorleans taldearekin.

Antolatzaileek azaldu dutenez, gauetan ere swing musika nagusi izatea nahi dute. Horrenbestez,  ostiral eta larunbateko gauetan Enric Peidro Swingtet taldea eta Carole Alston abeslariaren emanaldiak antolatu dituzte, 22.00etatik 02.30ak arte bitarte Kursaalen.

Jaialdiak, halaber, nazioarteko irakasleak izango ditu  eskolak eskaintzen. Besteak beste, Londresko Trisha Sewell, Sueziako Mimmi Gunnarson eta Fredrik Dahlberg, eta Markus Rosendal suediarra izango dira. Gainera, hasi berrientzako eskolak eskainiko dituzte, eta jatorri afroamerikarreko dantzen beste ikuspegi batzuk ere landuko dituzte saio irekietan.

Komunitatearen konpromisoa

2016an egin zen aurreneko aldiz, eta urtez urte handitu egin da, elkarteko hainbat pertsonen “konpromiso eta pasioagatik”, batik bat. Antolatzaileek azaldu dutenez, “gurean ere komunitate bat bada swing dantza eta kulturaren inguruan, eta aurrera egin du toki geografikoak gaindituz eta belaunaldien arteko harremanak indartuz”.

Dokumentuaren akzioak