Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Donien atxa jasota, jai giroa nagusitu da Garain

Dokumentuaren akzioak

Donien atxa jasota, jai giroa nagusitu da Garain

Jai giroa izango dute nagusi Garain datozen egunean. Gaur arratsaldean donien atxa igo dute, eta, ondoren, dantzariek azken entsegua eskaini dute. Gau giroa Lotxo taldeak berotuko du.
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Garai
Mota
Albistea
Data
2022/07/24
Lotura
Anboto

Egitarau beteagaz abiatu dituzte gaur Garaiko jaiak. Bihar, uztailak 25, meza egongo da 11:00etan, eta, ondoren, tradizioari jarraituz, Santiagoren irudia ohiko prozesioan aterako dute Elizabarriraino, Agintariena eta Gernikako Arbola dantzatuz. Alderantzizko bidea egingo dute, uztailaren 26an. 

Uztailaren 31ra arte hainbat ekitaldi izango dira Garain. Nobedadeen artean Gazte Eguna antolatu dute. Egitaraua kontsultatzeko hemen sakatu.

Dokumentuaren akzioak