Aurten Zaldua saskibaloi taldeko neskek piztu dute jaiei hasiera eman dien txupina mailaz igo direlako. Dantza saioa izan da eta buruhaundiak ere ibili dira gazteenen gozagarri. Datozen asteburu bietan ekintzaz betetako egitarauagaz gozatu ahalko dute zaldibartarrek.
(Argazkien egilea: Unai Olaso)