Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Donibane Ziburuko ihauteriek Hiruburu ospatuko dute

Dokumentuaren akzioak

Donibane Ziburuko ihauteriek Hiruburu ospatuko dute

Aurten ere, Donibane Ziburuko ihauteriek aste oso bat iraunen dute. Pasa den larunbatean Hartzaren egunarekin abiatu ziren Donibane Lohizuneko eta Ziburuko karriketan, Hartza, Zirtzilak eta Begiraleak taldeko dantzariek alaiturik. Bi egunez pausatu ondoren, gaurtik aurrera festak berriro hasiko dira hurrengo larunbata arte. Gaur, bihar eta etzi, Donibane Lohizuneko Sardina erretegian iraganen dira animazioak. Ostiralean Sorgin gaua Ziburuko pilota plazan eginen da, eta biharamunean, "Hiruburu" gaitzat duen desfilea ber tokitik abiatuko da. Hiruburuak ihauterietako pertsonaiak dira, eta Hiruburuen sinbolika denborarekin lotuta dago. Dantzari bakoitzak eramaten dituen hiruburuen araberazkoak. Sei dantzari izanez, hemezortzi buru jira biraka ibiliko dira. Haien artean Zibuloia, makilak eramaten dituenak eta dantzak eta soka zuzentzen dituenak. Zazpi parte dituen dantzak hamar minutu irauten ditu. Hiruburu dantzan Donibane eta Ziburu aipatuak dira, lehenik, "Begiraleak" taldearen dantza bat delako, gero azken zatian kantatzen den kantuan bi herriei oihu egiten zaielako, bi herriko jendei ihes egiteko aholkatuz, batez ere euskaltsasuna galdu duten guziei. "Huru Huru" oihua da pertsonaien aho adierazpen moldea, Doinbane Ziburu, Hiruburu hitzekin errimatzen duelako baina ere bildurrarazteko ohiko oihua delako.
Komunikabidea
Kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2014/02/11
Lotura
Kazeta.info

Hiruburuen sinbolika denborarekin lotuta dela jakin behar da. Erdiko burua, dantzariaren egiazko burua, orain bizi da, gaurko egunean, oraina da. Goian dagoen burua aintzinera begira dago, etorkizunari begira, eta biharko euskaltasuna atxiki nahi du, batez ere euskara eta euskal ohitura garrantzitsuak, ihauteria adibidez.

Hirugarren burua, iraganarena da, aholkularia, orain arte Euskal Herrian gertatu direnak gaurko buruari kontatzen diona, esperientziaren ahoa. Hiruek bat egiten dute eta itzulika dabiltzatenean, istorioak, gaurrak eta geroak izan, izaten eta izango dituzten gorabeherak erakusten dituzte.

Pertsonaiak
Hirubururen hitzak "Donibane ta Ziburu, Ihes egin denak seguru, “Huru huru” gu gira hiruburu, kasu jende ta inguru" dira.

Hiruburu dantzak zazpi pertsonaia ditu, eta bakoitzak bere betebeharra eta bere esanahia dauzka. Zibuloia dantzaren antolatzailea da eta makil eramailea. Beste sei dantzarien hiru buruak denboraren adierazgarriak dira : oraina (dantzariaren burua), geroa (handiena), eta iragana (neurri erdikoa). Dantzari bakoitza denboraren zati bat: ordua,eguna, astea, hila, urtea, mendea.

Loziak ordua adierazten du, Buhiak eguna, Neruak astea, Loneziak hila, Donzibuak urtea, eta Nerabuak mendea.

Egitaraua
Gaur, 17:00etatik goiti, erretegiaren ate idekiak antolatu dira, eta 19:00etatik goiti, Claude Labatek mitologiaren inguruan hitza hartuko du.

Bihar asteazkena izanda, haurren eguna izanen da. 10:00etatik 12:00etara, Donibaneko Mediatekan, ihauterien inguruan ipuin kondaketa antolatuko da elebidunean, euskaraz eta frantsesez. Ondotik, 14:00etatik 16:00etara, haurrek beraien zirtzil mozorroak eraikitzeko parada ukanen dute, eta gero krakada denek elkarrekin janen dute, Mediatekan. 17:30etan, "Pirata Garrapataren Abenturak" haurrentzako antzerkia Sardina erretegian emanen dute.

Ostiralean, "Akelarre" filma emanen dute erretegian, 19:00tan. Ondoren, hain ezaguna den Sorgin gaua Ziburuko pilota plazan hasiko da, eta "jende guzia jantzi tradizionalez etortzea" gonbidatua da. Oihal txuria eta egunkariekin etor daitek, eta han izanen den tailerrean txapela ola egin ikasiko dute denek. Desfilea 20:00etan abiatuko da mutxiko batzuekin, eta gaualdia Has Bebido taldeak animatuko du.

Larunbatean, Ziburuko frontoitik hasiko da "desfile erraldoia"  16:00tan, eta aurtengo gaia "Hiruburu" izanen da. Desfilea 18:00ak inguruan bukatuko da Luis XIV plazan San Pantzarren auziarekin. Ondotik apertifa eta Ziabogak prestatutako afaria Sardina Erretegian eginen dira, Nat eta Watson bikotearekin eta berantago Piarres taldearekin.


Hiruburuak ihauterietako pertsonaiak dira, eta Hiruburuen sinbolika denborarekin lotuta dago. Argazkia Donibane Ziburuko ihauteriak

Dokumentuaren akzioak