Dokumentuaren akzioak
Donibane-Ziburuko ihauteriak ate joka
Heldu den otsailaren 16a Donibane Lohizuneko eta Ziburuko ihauterien egun nagusia ospatuko da. Ziburuko plazatik arratsaldeko 16:00etan abiatuko da ziganteek, karroek eta joaldunek idekitako desfilea, dantzan eta kantuan bi herrietako karrikak zeharkatzeko. Desfileari bukaera Donibane Lohizuneko plazan emanen zaio, ohikoa den bezala, bertan zanpantzar auzipetu eta erreko dutelarik. Ondotik herri afaria eginen da Sardina erretegian.
Usaian bezala, lehenago beste ekitaldi batzuk izanen dira. Ihauteriei hastapena emateko, otsailaren 9an Hartzaren Eguna iraganen da Donibane Lohizuneko merkatuan, plazan eta oro har karriketan. Ondoko egunetan hainbat tailer, ihauteri lasterketa edota Korrikaren moda desfilea eginen dira. Otsailaren 15ean berriz, arratseko 20:00etatik goiti urteroko Sorgin Gaua ospatuko dute Ziburuko plazan. Gasna Txarangak eta Doctor Mephisto taldeak girotuko dute gau berezi hori.
Dokumentuaren akzioak