Dokumentuaren akzioak
Donapaleuko Libertimendua otsailaren 25ean
Otsailaren 11an, Donibane Garazik ospatu du berea, lehenago Irisarrik egina zuen, Aldudeko balean ere ari dira zerbait, Makea Lekornen berdin, Baionan ere zerbait ospatu dute jada, … ihauterien eredu zaharra hedatzen ari da azkarki aurten. Heldu den igandean Amikuzekoen aldi, eta eder eta indartsu agertu nahiko dute bolant dantzari, musikari, bertsulari eta zirtzilek. Igande goizeko 10etan abiatuko da karrika itzulia igerilekuko aparkalekutik, herriaren itzulia egin eta abere merkatu plazan kokatu arte 11etan, oren bat et’erdiko emanaldiarentzat, aipatu partaide guziak aldizka, zirtzilak usu orro eta behargabeko solasetan, dantzariak argi, garbi eta lerden, eta bertsulariak denen borobiltzeko prest, bestaren izpirituaren alde. Halaere, ez bada ere deus salatzekorik, aurtengo afitxako marrazkiak zenbait pista emaiten ditu hunkiko diren gaieri buruz.
Ondotik ihauterietako bazkaria Airetik gelan izanen da usatu bezala, ikastolak eskainirik 16€tan. Azken terrentek ordu dute oraino beren izena emaiteko deituz: 06 81 51 96 83ra.
Neguko aro bat izaiteko arrisku guziak dira egun hortan ere, euria edo hotza. Baina pestaren helburua da iguzkia animatzea ager dadin gure gogoen eta zangoen berotzera. Azken urteetan, beti hala izan da, hastapenean ez bazen, eguerdi ondoan beti agertu baita. Hala izan bedi aurten ere ! Baina, mirakuilu horren ikusteko, hurbildu beharko da Donapaleuraino…
Dokumentuaren akzioak