Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Donamariko mozorro besta auzoz auzo hedatuko dute asteburu honetan

Dokumentuaren akzioak

Donamariko mozorro besta auzoz auzo hedatuko dute asteburu honetan

Larunbat arratsean haur eta gurasoek, gazte eta helduek afaria izanen dute Herriko Ostatuan

Aurten ere egitarau zabalarekin datoz Donamariako inauteriak. Gazteen puska biltzearekin hasi eta igande arra­tsaldeko txokolatada bitarte, hainbat ekitaldi prestatu dituzte.
Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Tokia
Donamaria
Mota
Albistea
Data
2015/02/04
Lotura
Ttipi-ttapa

Ortzirala, otsailak 6

• Herriko gazteak auzoetan barna ibiliko dira eskean mozorrotuta.

• Arratsean afaria egingo dute Herriko Ostatuan.

Larunbata, otsailak 7

• Goizean gazteak He­rriko Ostatuan elkartuko dira gosaltzeko. Ondoren, auzoz auzo ibiliko dira eskean trikitilarien laguntzaz. Bazkaldu ondotik ere herrian ibiliko dira.

• Arratsaldean haurrak ere karrikara aterako dira.

• 15:30ean haurrak eta gurasoak frontoian elkartuko dira (Artzekoek beren auzoan esperatuko dute) orga apainduetan Artzera joateko.

• 16:00ean Artze auzotik hasi eta herriari itzu­lia emanen zaio akordeoilariaren lagun­tzaz. Haur nahiz helduak mozorroturik joanen dira.

• 19:00etan Jokoak frontoian: sokatira, zapiaren jokoa...

• 20:30ean Haur eta gurasoen afaria herriko ostatuan (joan nahi duenak aitzinetik izena eman beharko du ostatuan, bereiziz haurrak eta gurasoak).

• Beranduxeago gazte eta helduek ere afaria egingo dute herriko ostatuan.

Igandea, otsailak 8

• Arratsaldean txokolatada Herriko Ostatuan.

Ortziralean eta larunbatean auzoz auzo ibiliko dira Donamariko gazteak.

Ortziralean eta larunbatean auzoz auzo ibiliko dira Donamariko gazteak. Argazkia: Utzitako argazkia

Dokumentuaren akzioak