Domekarako iragarri dute hurrengo Herrixa Dantzan saioa Elgetan

Urtarrileko azken domekarekin dator hurrengo dantzaldia, eta 19:00etan emango diote hasiera Espaloia kafe antzokian. Ohikoa denez Patxi Monterok egingo ditu gidari lanak.
Egilea
Larraitz Zeberio
Hedabidea
Goiena
Lekua
Elgeta
Mota
Albistea
Data
Lotura
Goiena

Gidatutako dantzaldia da Herrixa Dantzan, dantza eta musika tradizionala oinarri hartzen duena. "Helburua, animatzen diren herritarrak elkarrekin dantzan ondo pasatzea da". Sarrera doan da eta parte-hartzea librea. "Kafe antzokiko taberna itxita badago ere jatekoak eta edatekoak eramango ditugu", esan du Monterok. Gogorarazi du baita ere Elgetako Udalak diruz lagundutako ekimena dela.

Domekarako iragarri dute hurrengo Herrixa Dantzan saioa Elgetan

Abendu hasieran Elgetan egindako Herrixa Dantzan saioa.