Dokumentuaren akzioak
Domekarako iragarri dute hurrengo Herrixa Dantzan saioa Elgetan
Azaroko azken domekarekin dator hurrengo dantzaldia, eta 19:00etan emango diote hasiera Espaloia kafe antzokian. Gidari lanak egiten dituen Patxi Monterok jakinarazi du jaso berri duen 21 boutons taldearen azken CD-ko pieza batzuk dantzatuko dituztela.
Gidatutako dantzaldia da Herrixa Dantzan, dantza eta musika tradizionala oinarri hartzen duena. "Helburua, animatzen diren herritarrak elkarrekin dantzan ondo pasatzea da". Sarrera doan da eta parte-hartzea librea. "Kafe antzokiko taberna itxita dago oraingoz, baina jatekoak eta edatekoak eramango ditugu", esan du Monterok. Gogorarazi du baita ere Elgetako Udalak diruz lagundutako ekimena dela.
Dokumentuaren akzioak