Dokumentuaren akzioak
Domekan dira Corpus eguneko ospakizunak
Gaur, eguena da Corpus eguna baina azken urteetan egin ohi den moduan, domekan egingo dira ospakizunak. Prozesiorik ez da egingo aurten ere, baina joan den urtearekin alderatuta, badago berrikuntzarik: Oñatz dantza taldeak Corpus dantzak egingo ditu 18:15ean plaza ondoko frontoian domekan, eta herriko ikastetxeetan bihar, egubakoitza, goizean. Dantzak entseatzen ibili dira astean.
Corpus jaietako parte dira Oñatzeko dantzariak eta ohitura izan da, urtetan, meza nagusian ez ezik, ikastetxeetan, auzoetan eta herriko plazan Corpus dantzak dantzatzea. Joan den urtean parrokia barruan bakarrik dantzatu zuten baina aurten, herriko hiru ikastetxeetara joango dira bihar, egubakoitza, goizean eta domeka arratsaldean plaza ondoko frontoian ere dantzatuko dituzte Corpus dantzak.
Meza nagusia domekan izango da, 12:00etan. Eta dantzariak ez ezik, Corpus kofradiako kideak ere han izango dira. Mezarako zein frontoiko dantzetarako sarrerak, gonbidapenak, agortuta daude dagoeneko.
Dokumentuaren akzioak